42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Barne zuzendari nagusiak urtarrilaren 9an emandako 61/2003 Ebazpenaren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/2003 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek eta 135. artikuluek agintzen duten bezala. Beraz, ediktu honen bidez beteko da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatutakoa:

61/2003 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Barne zuzendari nagusiak emana, Ruisco Lizaso Arano jaunaren aurkako zehapen prozedura irekitzen duena, Beriaingo Sierra del Perdón plazako 5ean dagoen Vértigo ostatuaren titularra baita, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia ustez hausteagatik.

Beriaingo Guardia Zibilak Vértigo ostatuari jarritako bi salaketa igorri ditu, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia ustez hausteagatik. Titularra Ruisco Lizaso Arano jauna da.

Salaketa horietan honako gertaera hauen berri ematen du: 2002ko azaroaren 16 eta 17an, 4:30ean eta 4:00etan, establezimendura joan ziren agenteek egiaztatu zuten Vértigo ostatua irekita zegoela eta jendeari sartzen uzten zitzaiola, jendea sartu-irtenean zebilela, musika altu samar zegoela, argiak piztuta, eta lokalaren barruan 12 eta 20 lagun, hurrenez hurren, edariak hartzen.

Salatutako gertaera horiek bi arau-hauste larri izan daitezke, ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 23. artikuluko 19. idatz-zatiaren arabera (abenduaren 10eko 26/2001 Foru Legeak onetsitako testua) eta ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ordutegi orokorra arautzen duen ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretuaren 3. artikuluko 1.b) idatz-zatian ezarritakoaren arabera.

Aipatu Foru Legearen 26. artikuluko 2. idatz-zatian xedatutakoaren arabera, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arloko arau-hauste larriei honako zehapen hauek dagozkie:

a) Kasuan-kasuan erabakitzen den isuna, gehienez ere 6.010,12 eurokoa.

b) Jarduera etetea edo bertan parte hartzeko debekua ezartzea, gehienez ere bi urtez.

c) Ostatua ixtea, urte batez gehienez.

Horrenbestez, ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Legearen 27. artikuluko 2. idatz-zatiak dioenarekin bat (abenduaren 10eko 26/2001 Foru Legeak aldatua), eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urriaren 13ko 204/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 1/2003 zehapen prozedurari hasiera ematea Ruisco Lizaso Arano jaunaren aurka (NAN: 15.777.477), Beriaingo Sierra del Perdón plazako 5ean dagoen Vértigo ostatuaren jabe den aldetik, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia ustez hausteagatik.

Salatuak bere erantzukizuna borondatez onartu ahalko du; horrek zehapen ahalmena erabiltzeko prozeduraren Erregelamenduak ezarri dituen ondorioak izanen ditu (abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretua).

2. Araubide Juridikoaren atalburua, hots, Purificación González Merchán andrea, instruktore izendatzea eta María Jesús González Muñoz andrea idazkari.

Salatuak errefusa ditzake aipatu funtzionarioak, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikuluak ezarritako araubidearen arabera.

3. Ebazpen honen berri ematea zehapen prozeduraren instruktore eta idazkari izendatu direnei.

4. Ebazpen hau Ruisco Lizaso Arano jaunari jakinaraztea eta adieraztea hamabost egun balioduneko epea duela, honakoa jakinarazi eta biharamunetik hasita, nahi dituen alegazioak egiteko eta komenigarri iruditzen zaizkion agiriak zein argibideak aurkezteko eta, hala denean, frogak proposatzeko, erabili nahi dituen bitartekoen berri emanez. Horretarako, Barne Zuzendaritza Nagusian aztertu ahal izanen du espedientea (Karlos III.a, 2, 31002 Iruña).

5. Prozedura honen gainean ebazpena eman eta ebazpen hori jakinarazteko epea 6 hilabetekoa da gehienez, Ebazpen honen datatik hasita, zehapen ahalmena erabiltzeko prozeduraren Erregelamendua onesten duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuko 20. artikuluko 6. idatz-zatiaren arabera.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren bederatzian._Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren.

Iragarkiaren kodea: A0301561