42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

81/2003 FORU AGINDUA, martxoaren 26koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, 2002. urteko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen aitorpenak aurkezteko arauak ematen dituena.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 84.2 artikuluak ahalmena ematen dio Ekonomi eta Ogasun kontseilariari aitorpena egiteko modalitate erraztu edo berezien erabilpena onetsi, aitorpenak aurkezteko moduak, epeak, lekua eta inprimakiak ezarri eta haiekin batera aurkeztu behar diren egiaztagiri eta dokumentuak finkatzeko.

Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu neurri batzuk hartzeko martxoaren 17ko 16/2003 Foru Legearen bidez artikulu bat erantsi zitzaion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legeari, 85. artikulua hain zuzen. Horren bidez, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak subjektu pasiboei likidaziorako proposamen bat igortzeko ahalbidea ezarri zen, Departamentu horretako kontseilariak ezartzen dituen baldintzekin.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen; haren 57.1 artikuluan ezartzen da zerga horren aitorpena egitera behartuta dauden subjektu pasiboek, beren aitorpena aurkezten dutenean, dagokien zerga-zorra kalkulatu eta Ekonomi eta Ogasun Departamentuak finkatu leku, modu eta epeetan ordaindu behar dutela.

Gaikuntza bera ezartzen da Ekonomi eta Ogasun kontseilariarentzat Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 37 eta 38. artikuluetan, zerga horren aitorpenei dagokienez.

Kontuan hartuz bi zergen 2002. urteko sortzapena egina dela, beharrezko da urte horretako aitorpenak aurkezteko arauak ematea.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkeztera beharturik daudenak.

1. 2002ko zergaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkeztera beharturik daude ohiko bizilekua Nafarroan izan eta zerga ordaintzetik salbuetsi gabeko etekinak lortzen dituzten subjektu pasiboak, Hitzarmen Ekonomikoaren 8. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

2. Famili unitatea osatzen duten subjektu pasiboek aitorpen bateratua aurkezten ahal dute, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen VI. Tituluan xedatutakoari jarraikiz.

Famili unitaterik osatzen ez duten subjektu pasiboak edo, osatu arren, Zergarekiko banakako lotura aukeratu dutenak ez daude aitorpena egitera beharturik ondoren azaltzen diren bideetatik heldutako errentak jasotzen dituztenean:

a) Lan etekinak, urteko irabazi gordinak 6.911,64 eurotik beheitikoak badira.

b) Higigarrien kapitalaren etekinak eta ondare gehikuntzak, kontuko atxikipen edo sarreraren pean daudenak, baldin eta bien artean, urtean eta kopuru gordinean, 1.502,53 eurotik goiti egiten ez badute.

Dena den, aitorpena aurkeztera beharturik egon gabe kontuko atxikipen edo sarrerak izan edo kuota likidoa gainditzen duten zatikako ordainketak egin dituzten subjektu pasiboek zilegi izanen dute geratzen den kopurua itzultzeko eskatzea, horretarako Zergaren aitorpena aurkeztuz.

2. artikulua. Ondarearen gaineko Zergaren aitorpena aurkeztera beharturik daudenak.

Beharturik daude 2002. urteko Ondarearen gaineko Zergaren aitorpena aurkeztera, honako hauek:

a) Zergaren subjektu pasiboak, haien zerga-oinarria 150.253,03 eurotik goitikoa bada edo, hori horrela ez izanik, ondasun eta eskubideen balioa, Zerga erregulatzen duten arauei jarraituz zehaztutakoa, 601.012,10 eurotik goitikoa denean.

b) Betebehar errealagatik zerga ordaindu behar duten subjektu pasiboak direnean, ordainarazpena Hitzarmen Ekonomikoan xedatutakoari jarraikiz eginen da.

3. artikulua. Eskala erraztua.

2002ko zergaldirako, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren likidazio-oinarria 12.000 eurokoa edo txikiagoa bada, ondoko eskala hau aplikatuko da:

0,00 eta 30,00 artean 0,00

30,01 eta 60,00 artean 4,50

60,01 eta 90,00 artean 9,00

90,01 eta 120,00 artean 13,50

120,01 eta 150,00 artean 18,00

150,01 eta 180,00 artean 22,50

180,01 eta 210,00 artean 27,00

210,01 eta 240,00 artean 31,50

240,01 eta 270,00 artean 36,00

270,01 eta 300,00 artean 40,50

300,01 eta 330,00 artean 45,00

330,01 eta 360,00 artean 49,50

360,01 eta 390,00 artean 54,00

390,01 eta 420,00 artean 58,50

420,01 eta 450,00 artean 63,00

450,01 eta 480,00 artean 67,50

480,01 eta 510,00 artean 72,00

510,01 eta 540,00 artean 76,50

540,01 eta 570,00 artean 81,00

570,01 eta 600,00 artean 85,50

600,01 eta 630,00 artean 90,00

630,01 eta 660,00 artean 94,50

660,01 eta 690,00 artean 99,00

690,01 eta 720,00 artean 103,50

720,01 eta 750,00 artean 108,00

750,01 eta 780,00 artean 112,50

780,01 eta 810,00 artean 117,00

810,01 eta 840,00 artean 121,50

840,01 eta 870,00 artean 126,00

870,01 eta 900,00 artean 130,50

900,01 eta 930,00 artean 135,00

930,01 eta 960,00 artean 139,50

960,01 eta 990,00 artean 144,00

990,01 eta 1.020,00 artean 148,50

1.020,01 eta 1.050,00 artean 153,00

1.050,01 eta 1.080,00 artean 157,50

1.080,01 eta 1.110,00 artean 162,00

1.110,01 eta 1.140,00 artean 166,50

1.140,01 eta 1.170,00 artean 171,00

1.170,01 eta 1.200,00 artean 175,50

1.200,01 eta 1.230,00 artean 180,00

1.230,01 eta 1.260,00 artean 184,62

1.260,01 eta 1.290,00 artean 190,02

1.290,01 eta 1.320,00 artean 195,42

1.320,01 eta 1.350,00 artean 200,82

1.350,01 eta 1.380,00 artean 206,22

1.380,01 eta 1.410,00 artean 211,62

1.410,01 eta 1.440,00 artean 217,02

1.440,01 eta 1.470,00 artean 222,42

1.470,01 eta 1.500,00 artean 227,82

1.500,01 eta 1.530,00 artean 233,22

1.530,01 eta 1.560,00 artean 238,62

1.560,01 eta 1.590,00 artean 244,02

1.590,01 eta 1.620,00 artean 249,42

1.620,01 eta 1.650,00 artean 254,82

1.650,01 eta 1.680,00 artean 260,22

1.680,01 eta 1.710,00 artean 265,62

1.710,01 eta 1.740,00 artean 271,02

1.740,01 eta 1.770,00 artean 276,42

1.770,01 eta 1.800,00 artean 281,82

1.800,01 eta 1.830,00 artean 287,22

1.830,01 eta 1.860,00 artean 292,62

1.860,01 eta 1.890,00 artean 298,02

1.890,01 eta 1.920,00 artean 303,42

1.920,01 eta 1.950,00 artean 308,82

1.950,01 eta 1.980,00 artean 314,22

1.980,01 eta 2.010,00 artean 319,62

2.010,01 eta 2.040,00 artean 325,02

2.040,01 eta 2.070,00 artean 330,42

2.070,01 eta 2.100,00 artean 335,82

2.100,01 eta 2.130,00 artean 341,22

2.130,01 eta 2.160,00 artean 346,62

2.160,01 eta 2.190,00 artean 352,02

2.190,01 eta 2.220,00 artean 357,42

2.220,01 eta 2.250,00 artean 362,82

2.250,01 eta 2.280,00 artean 368,22

2.280,01 eta 2.310,00 artean 373,62

2.310,01 eta 2.340,00 artean 379,02

2.340,01 eta 2.370,00 artean 384,42

2.370,01 eta 2.400,00 artean 389,82

2.400,01 eta 2.430,00 artean 395,22

2.430,01 eta 2.460,00 artean 400,62

2.460,01 eta 2.490,00 artean 406,02

2.490,01 eta 2.520,00 artean 411,42

2.520,01 eta 2.550,00 artean 416,82

2.550,01 eta 2.580,00 artean 422,22

2.580,01 eta 2.610,00 artean 427,62

2.610,01 eta 2.640,00 artean 433,02

2.640,01 eta 2.670,00 artean 438,42

2.670,01 eta 2.700,00 artean 443,82

2.700,01 eta 2.730,00 artean 449,22

2.730,01 eta 2.760,00 artean 454,62

2.760,01 eta 2.790,00 artean 460,09

2.790,01 eta 2.820,00 artean 466,99

2.820,01 eta 2.850,00 artean 473,89

2.850,01 eta 2.880,00 artean 480,79

2.880,01 eta 2.910,00 artean 487,69

2.910,01 eta 2.940,00 artean 494,59

2.940,01 eta 2.970,00 artean 501,49

2.970,01 eta 3.000,00 artean 508,39

3.000,01 eta 3.030,00 artean 515,29

3.030,01 eta 3.060,00 artean 522,19

3.060,01 eta 3.090,00 artean 529,09

3.090,01 eta 3.120,00 artean 535,99

3.120,01 eta 3.150,00 artean 542,89

3.150,01 eta 3.180,00 artean 549,79

3.180,01 eta 3.210,00 artean 556,69

3.210,01 eta 3.240,00 artean 563,59

3.240,01 eta 3.270,00 artean 570,49

3.270,01 eta 3.300,00 artean 577,39

3.300,01 eta 3.330,00 artean 584,29

3.330,01 eta 3.360,00 artean 591,19

3.360,01 eta 3.390,00 artean 598,09

3.390,01 eta 3.420,00 artean 604,99

3.420,01 eta 3.450,00 artean 611,89

3.450,01 eta 3.480,00 artean 618,79

3.480,01 eta 3.510,00 artean 625,69

3.510,01 eta 3.540,00 artean 632,59

3.540,01 eta 3.570,00 artean 639,49

3.570,01 eta 3.600,00 artean 646,39

3.600,01 eta 3.630,00 artean 653,29

3.630,01 eta 3.660,00 artean 660,19

3.660,01 eta 3.690,00 artean 667,09

3.690,01 eta 3.720,00 artean 673,99

3.720,01 eta 3.750,00 artean 680,89

3.750,01 eta 3.780,00 artean 687,79

3.780,01 eta 3.810,00 artean 694,69

3.810,01 eta 3.840,00 artean 701,59

3.840,01 eta 3.870,00 artean 708,49

3.870,01 eta 3.900,00 artean 715,39

3.900,01 eta 3.930,00 artean 722,29

3.930,01 eta 3.960,00 artean 729,19

3.960,01 eta 3.990,00 artean 736,09

3.990,01 eta 4.020,00 artean 742,99

4.020,01 eta 4.050,00 artean 749,89

4.050,01 eta 4.080,00 artean 756,79

4.080,01 eta 4.110,00 artean 763,69

4.110,01 eta 4.140,00 artean 770,59

4.140,01 eta 4.170,00 artean 777,49

4.170,01 eta 4.200,00 artean 784,39

4.200,01 eta 4.230,00 artean 791,29

4.230,01 eta 4.260,00 artean 798,19

4.260,01 eta 4.290,00 artean 805,09

4.290,01 eta 4.320,00 artean 811,99

4.320,01 eta 4.350,00 artean 818,89

4.350,01 eta 4.380,00 artean 825,79

4.380,01 eta 4.410,00 artean 832,69

4.410,01 eta 4.440,00 artean 839,59

4.440,01 eta 4.470,00 artean 846,49

4.470,01 eta 4.500,00 artean 853,39

4.500,01 eta 4.530,00 artean 860,29

4.530,01 eta 4.560,00 artean 867,19

4.560,01 eta 4.590,00 artean 874,09

4.590,01 eta 4.620,00 artean 880,99

4.620,01 eta 4.650,00 artean 887,89

4.650,01 eta 4.680,00 artean 894,79

4.680,01 eta 4.710,00 artean 901,69

4.710,01 eta 4.740,00 artean 908,59

4.740,01 eta 4.770,00 artean 915,49

4.770,01 eta 4.800,00 artean 922,39

4.800,01 eta 4.830,00 artean 929,29

4.830,01 eta 4.860,00 artean 936,19

4.860,01 eta 4.890,00 artean 943,09

4.890,01 eta 4.920,00 artean 949,99

4.920,01 eta 4.950,00 artean 956,89

4.950,01 eta 4.980,00 artean 963,79

4.980,01 eta 5.010,00 artean 970,69

5.010,01 eta 5.040,00 artean 977,59

5.040,01 eta 5.070,00 artean 984,49

5.070,01 eta 5.100,00 artean 991,39

5.100,01 eta 5.130,00 artean 998,29

5.130,01 eta 5.160,00 artean 1.005,19

5.160,01 eta 5.190,00 artean 1.012,09

5.190,01 eta 5.220,00 artean 1.018,99

5.220,01 eta 5.250,00 artean 1.025,89

5.250,01 eta 5.280,00 artean 1.032,79

5.280,01 eta 5.310,00 artean 1.039,69

5.310,01 eta 5.340,00 artean 1.046,59

5.340,01 eta 5.370,00 artean 1.053,49

5.370,01 eta 5.400,00 artean 1.060,39

5.400,01 eta 5.430,00 artean 1.067,29

5.430,01 eta 5.460,00 artean 1.074,19

5.460,01 eta 5.490,00 artean 1.081,09

5.490,01 eta 5.520,00 artean 1.087,99

5.520,01 eta 5.550,00 artean 1.094,89

5.550,01 eta 5.580,00 artean 1.101,79

5.580,01 eta 5.610,00 artean 1.108,69

5.610,01 eta 5.640,00 artean 1.115,59

5.640,01 eta 5.670,00 artean 1.122,49

5.670,01 eta 5.700,00 artean 1.129,39

5.700,01 eta 5.730,00 artean 1.136,29

5.730,01 eta 5.760,00 artean 1.143,19

5.760,01 eta 5.790,00 artean 1.150,09

5.790,01 eta 5.820,00 artean 1.156,99

5.820,01 eta 5.850,00 artean 1.163,89

5.850,01 eta 5.880,00 artean 1.170,79

5.880,01 eta 5.910,00 artean 1.177,69

5.910,01 eta 5.940,00 artean 1.184,59

5.940,01 eta 5.970,00 artean 1.191,49

5.970,01 eta 6.000,00 artean 1.198,39

6.000,01 eta 6.030,00 artean 1.205,29

6.030,01 eta 6.060,00 artean 1.212,19

6.060,01 eta 6.090,00 artean 1.219,09

6.090,01 eta 6.120,00 artean 1.225,99

6.120,01 eta 6.150,00 artean 1.232,89

6.150,01 eta 6.180,00 artean 1.239,79

6.180,01 eta 6.210,00 artean 1.246,69

6.210,01 eta 6.240,00 artean 1.253,59

6.240,01 eta 6.270,00 artean 1.260,49

6.270,01 eta 6.300,00 artean 1.267,39

6.300,01 eta 6.330,00 artean 1.274,29

6.330,01 eta 6.360,00 artean 1.281,19

6.360,01 eta 6.390,00 artean 1.288,09

6.390,01 eta 6.420,00 artean 1.294,99

6.420,01 eta 6.450,00 artean 1.301,89

6.450,01 eta 6.480,00 artean 1.308,79

6.480,01 eta 6.510,00 artean 1.315,69

6.510,01 eta 6.540,00 artean 1.322,59

6.540,01 eta 6.570,00 artean 1.329,49

6.570,01 eta 6.600,00 artean 1.336,39

6.600,01 eta 6.630,00 artean 1.343,29

6.630,01 eta 6.660,00 artean 1.350,19

6.660,01 eta 6.690,00 artean 1.357,09

6.690,01 eta 6.720,00 artean 1.363,99

6.720,01 eta 6.750,00 artean 1.370,89

6.750,01 eta 6.780,00 artean 1.377,79

6.780,01 eta 6.810,00 artean 1.384,69

6.810,01 eta 6.840,00 artean 1.391,59

6.840,01 eta 6.870,00 artean 1.398,49

6.870,01 eta 6.900,00 artean 1.405,39

6.900,01 eta 6.930,00 artean 1.412,29

6.930,01 eta 6.960,00 artean 1.419,19

6.960,01 eta 6.990,00 artean 1.426,09

6.990,01 eta 7.020,00 artean 1.432,99

7.020,01 eta 7.050,00 artean 1.439,89

7.050,01 eta 7.080,00 artean 1.446,79

7.080,01 eta 7.110,00 artean 1.453,69

7.110,01 eta 7.140,00 artean 1.460,59

7.140,01 eta 7.170,00 artean 1.467,49

7.170,01 eta 7.200,00 artean 1.474,39

7.200,01 eta 7.230,00 artean 1.481,29

7.230,01 eta 7.260,00 artean 1.488,19

7.260,01 eta 7.290,00 artean 1.495,09

7.290,01 eta 7.320,00 artean 1.501,99

7.320,01 eta 7.350,00 artean 1.508,89

7.350,01 eta 7.380,00 artean 1.515,79

7.380,01 eta 7.410,00 artean 1.522,69

7.410,01 eta 7.440,00 artean 1.529,59

7.440,01 eta 7.470,00 artean 1.536,49

7.470,01 eta 7.500,00 artean 1.543,39

7.500,01 eta 7.530,00 artean 1.550,29

7.530,01 eta 7.560,00 artean 1.557,19

7.560,01 eta 7.590,00 artean 1.564,09

7.590,01 eta 7.620,00 artean 1.570,99

7.620,01 eta 7.650,00 artean 1.577,89

7.650,01 eta 7.680,00 artean 1.584,79

7.680,01 eta 7.710,00 artean 1.591,69

7.710,01 eta 7.740,00 artean 1.598,59

7.740,01 eta 7.770,00 artean 1.605,49

7.770,01 eta 7.800,00 artean 1.612,39

7.800,01 eta 7.830,00 artean 1.619,29

7.830,01 eta 7.860,00 artean 1.626,19

7.860,01 eta 7.890,00 artean 1.633,09

7.890,01 eta 7.920,00 artean 1.639,99

7.920,01 eta 7.950,00 artean 1.646,89

7.950,01 eta 7.980,00 artean 1.653,79

7.980,01 eta 8.010,00 artean 1.660,69

8.010,01 eta 8.040,00 artean 1.667,59

8.040,01 eta 8.070,00 artean 1.674,49

8.070,01 eta 8.100,00 artean 1.681,39

8.100,01 eta 8.130,00 artean 1.688,29

8.130,01 eta 8.160,00 artean 1.695,19

8.160,01 eta 8.190,00 artean 1.702,09

8.190,01 eta 8.220,00 artean 1.708,99

8.220,01 eta 8.250,00 artean 1.715,89

8.250,01 eta 8.280,00 artean 1.722,79

8.280,01 eta 8.310,00 artean 1.729,69

8.310,01 eta 8.340,00 artean 1.736,59

8.340,01 eta 8.370,00 artean 1.743,49

8.370,01 eta 8.400,00 artean 1.750,39

8.400,01 eta 8.430,00 artean 1.757,29

8.430,01 eta 8.460,00 artean 1.764,19

8.460,01 eta 8.490,00 artean 1.771,09

8.490,01 eta 8.520,00 artean 1.777,99

8.520,01 eta 8.550,00 artean 1.784,89

8.550,01 eta 8.580,00 artean 1.791,79

8.580,01 eta 8.610,00 artean 1.798,69

8.610,01 eta 8.640,00 artean 1.805,59

8.640,01 eta 8.670,00 artean 1.812,49

8.670,01 eta 8.700,00 artean 1.819,39

8.700,01 eta 8.730,00 artean 1.826,29

8.730,01 eta 8.760,00 artean 1.833,19

8.760,01 eta 8.790,00 artean 1.840,09

8.790,01 eta 8.820,00 artean 1.846,99

8.820,01 eta 8.850,00 artean 1.853,89

8.850,01 eta 8.880,00 artean 1.860,79

8.880,01 eta 8.910,00 artean 1.867,69

8.910,01 eta 8.940,00 artean 1.875,01

8.940,01 eta 8.970,00 artean 1.882,51

8.970,01 eta 9.000,00 artean 1.890,01

9.000,01 eta 9.030,00 artean 1.897,51

9.030,01 eta 9.060,00 artean 1.905,01

9.060,01 eta 9.090,00 artean 1.912,51

9.090,01 eta 9.120,00 artean 1.920,01

9.120,01 eta 9.150,00 artean 1.927,51

9.150,01 eta 9.180,00 artean 1.935,01

9.180,01 eta 9.210,00 artean 1.942,51

9.210,01 eta 9.240,00 artean 1.950,01

9.240,01 eta 9.270,00 artean 1.957,51

9.270,01 eta 9.300,00 artean 1.965,01

9.300,01 eta 9.330,00 artean 1.972,51

9.330,01 eta 9.360,00 artean 1.980,01

9.360,01 eta 9.390,00 artean 1.987,51

9.390,01 eta 9.420,00 artean 1.995,01

9.420,01 eta 9.450,00 artean 2.002,51

9.450,01 eta 9.480,00 artean 2.010,01

9.480,01 eta 9.510,00 artean 2.017,51

9.510,01 eta 9.540,00 artean 2.025,01

9.540,01 eta 9.570,00 artean 2.032,51

9.570,01 eta 9.600,00 artean 2.040,01

9.600,01 eta 9.630,00 artean 2.047,51

9.630,01 eta 9.660,00 artean 2.055,01

9.660,01 eta 9.690,00 artean 2.062,51

9.690,01 eta 9.720,00 artean 2.070,01

9.720,01 eta 9.750,00 artean 2.077,51

9.750,01 eta 9.780,00 artean 2.085,01

9.780,01 eta 9.810,00 artean 2.092,51

9.810,01 eta 9.840,00 artean 2.100,01

9.840,01 eta 9.870,00 artean 2.107,51

9.870,01 eta 9.900,00 artean 2.115,01

9.900,01 eta 9.930,00 artean 2.122,51

9.930,01 eta 9.960,00 artean 2.130,01

9.960,01 eta 9.990,00 artean 2.137,51

9.990,01 eta 10.020,00 artean 2.145,01

10.020,01 eta 10.050,00 artean 2.152,51

10.050,01 eta 10.080,00 artean 2.160,01

10.080,01 eta 10.110,00 artean 2.167,51

10.110,01 eta 10.140,00 artean 2.175,01

10.140,01 eta 10.170,00 artean 2.182,51

10.170,01 eta 10.200,00 artean 2.190,01

10.200,01 eta 10.230,00 artean 2.197,51

10.230,01 eta 10.260,00 artean 2.205,01

10.260,01 eta 10.290,00 artean 2.212,51

10.290,01 eta 10.320,00 artean 2.220,01

10.320,01 eta 10.350,00 artean 2.227,51

10.350,01 eta 10.380,00 artean 2.235,01

10.380,01 eta 10.410,00 artean 2.242,51

10.410,01 eta 10.440,00 artean 2.250,01

10.440,01 eta 10.470,00 artean 2.257,51

10.470,01 eta 10.500,00 artean 2.265,01

10.500,01 eta 10.530,00 artean 2.272,51

10.530,01 eta 10.560,00 artean 2.280,01

10.560,01 eta 10.590,00 artean 2.287,51

10.590,01 eta 10.620,00 artean 2.295,01

10.620,01 eta 10.650,00 artean 2.302,51

10.650,01 eta 10.680,00 artean 2.310,01

10.680,01 eta 10.710,00 artean 2.317,51

10.710,01 eta 10.740,00 artean 2.325,01

10.740,01 eta 10.770,00 artean 2.332,51

10.770,01 eta 10.800,00 artean 2.340,01

10.800,01 eta 10.830,00 artean 2.347,51

10.830,01 eta 10.860,00 artean 2.355,01

10.860,01 eta 10.890,00 artean 2.362,51

10.890,01 eta 10.920,00 artean 2.370,01

10.920,01 eta 10.950,00 artean 2.377,51

10.950,01 eta 10.980,00 artean 2.385,01

10.980,01 eta 11.010,00 artean 2.392,51

11.010,01 eta 11.040,00 artean 2.400,01

11.040,01 eta 11.070,00 artean 2.407,51

11.070,01 eta 11.100,00 artean 2.415,01

11.100,01 eta 11.130,00 artean 2.422,51

11.130,01 eta 11.160,00 artean 2.430,01

11.160,01 eta 11.190,00 artean 2.437,51

11.190,01 eta 11.220,00 artean 2.445,01

11.220,01 eta 11.250,00 artean 2.452,51

11.250,01 eta 11.280,00 artean 2.460,01

11.280,01 eta 11.310,00 artean 2.467,51

11.310,01 eta 11.340,00 artean 2.475,01

11.340,01 eta 11.370,00 artean 2.482,51

11.370,01 eta 11.400,00 artean 2.490,01

11.400,01 eta 11.430,00 artean 2.497,51

11.430,01 eta 11.460,00 artean 2.505,01

11.460,01 eta 11.490,00 artean 2.512,51

11.490,01 eta 11.520,00 artean 2.520,01

11.520,01 eta 11.550,00 artean 2.527,51

11.550,01 eta 11.580,00 artean 2.535,01

11.580,01 eta 11.610,00 artean 2.542,51

11.610,01 eta 11.640,00 artean 2.550,01

11.640,01 eta 11.670,00 artean 2.557,51

11.670,01 eta 11.700,00 artean 2.565,01

11.700,01 eta 11.730,00 artean 2.572,51

11.730,01 eta 11.760,00 artean 2.580,01

11.760,01 eta 11.790,00 artean 2.587,51

11.790,01 eta 11.820,00 artean 2.595,01

11.820,01 eta 11.850,00 artean 2.602,51

11.850,01 eta 11.880,00 artean 2.610,01

11.880,01 eta 11.910,00 artean 2.617,51

11.910,01 eta 11.940,00 artean 2.625,01

11.940,01 eta 11.970,00 artean 2.632,51

11.970,01 eta 12.000,00 artean 2.640,01

4. artikulua. Aurkezteko epea.

2002ko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen aitorpenak 2002ko maiatzaren 2tik ekainaren 27ra bitartean, biak barne, aurkeztu beharko dira.

Aipatu aitorpenak Ekonomi eta Ogasun kontseilariak Foru Agindu bitartez onetsiko dituen eredu ofizialei lotuko zaizkie.

5. artikulua. Aurkeztu beharreko dokumentu eta egiaztagiriak.

1. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenarekin batean, subjektu pasiboek ondoko agiriok aurkeztu behar dituzte:

a) Lan etekinen aitorpena egiten denean: ordaintzen duen pertsona edo entitatearen ziurtagiria, gutxienez honako datu hauek dituena:

_Etekinak ordaindu dituen pertsona edo entitatearen izena eta deiturak edo sozietatearen izena, helbidea eta IFZ edo IFK.

_Hartzailearen izen-deiturak eta IFZ.

_Hartutako errenta, ondoko datu hauek zehaztuta: kontzeptuen identifikazioa, deskripzioa eta izaera, errenta hori zein ekitalditan sortu zen, kargarik ez duten dietak barne.

_Murrizketaren zenbatekoa, Zergari buruzko Foru Legearen 17.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

_Aurreko urteetakoak izanik, 2002an ordaindutako atxikipen eta etekinen zenbatekoa.

_Salbuetsiriko errenten zenbatekoa.

_Gastu kengarrien zenbatekoa, ordaintzaileak ondoko kontzeptu hauengatik kendu baldin baditu:

.Gizarte Segurantzari egindako kotizazioak.

.Eskubide pasiboen kenketak eta Umezurtz Etxe eta antzeko erakundeei egindako kotizazioak.

.Funtzionarioen Mutualitate Orokorrei obligazioz egindako kotizazioak.

_Kontura eginiko atxikipen edo sarreraren zenbatekoa, egin baldin bada.

Era horretako etekinetan beste gastu kengarriak aplikatzeko behar diren agiri guztiak aurkeztu beharko dira.

b) Atxikipenari loturiko kapital higigarrien eta kapital higiezinen etekinei buruzko aitorpena egiten denean: ordaintzen duen edo atxikipena egin behar duen pertsona edo entitatearen ziurtagiria, gutxienez honako datu hauek dituena:

_Etekinak ordaindu dituen pertsona edo entitatearen izena eta deiturak edo sozietatearen izena, helbidea eta IFZ edo IFK eta ordainketa horien zenbatekoa. Gauzazko ordainketak ere zehaztuko dira, horrelakorik bada.

_Hartzailearen izena eta deiturak, IFZ eta helbidea.

_Murrizketaren zenbatekoa eta kontzeptua, Zergari buruzko Foru Legearen 25.2 eta 32.2 artikuluen arabera.

_Konturako atxikipen edo dirusarreraren zenbatekoa, horrelakorik egin bada.

Etekinak entitate gordailugile edo kudeatzaileen bidez ordaindu badira, aipatu ziurtagiriaren ordez entitate horiek interesatuei egiten dizkieten komunikazioak aurkezten ahalko dira, hots, ordaindu eta atxikitako zenbatekoak adierazten dituztenak.

Kapital higigarriaren etekin garbiak zehazteko gastu kengarrien aitorpena egiten denean: behar diren egiaztagiriak.

c) Jarduera profesionalen, nekazaritzako jardueren, abeltzaintzako jardueren eta oihangintzako jardueren etekinen edo sarien konturako atxikipenak edo sarrerak aitortzen direnean: ordaintzen duen pertsona edo entitatearen ziurtagiria, gutxienez honako datu hauek dituena:

_Errentak edo etekinak ordaindu dituen pertsona edo entitatearen izena eta deiturak edo sozietatearen izena, helbidea eta IFZ edo IFK.

_Hartzailearen izen-deiturak eta IFZ.

_Ordaindutako errenta edo etekinen zenbatekoa, zergapekoak direnean. Gauzazko ordainketak, horrelakorik baldin badago, zehaztu beharko dira.

_Kontura egindako atxikipen edo sarreraren zenbatekoa.

_Murrizketaren zenbatekoa eta kontzeptua, Zergari buruzko Foru Legearen 34.6 artikuluaren arabera.

d) Gardentasun fiskalaren araubideko sozietateek eskuratutako likidazio-oinarri positiboak aitortzen direnean: entitatearen ziurtagiria, ondoko datuak, gutxienez, agerrarazten dituena.

_Bazkidearen edo bazkide izaeraren eskubide ekonomikoak dituen pertsonaren izen-deiturak, IFZ eta partaidetzaren ehunekoa.

_Egozteko kopuru osoak eta ondoko kontzeptu hauen banakako egozpena:

.Likidazio-oinarria

.Ezarpen bikoitzarengatik, barneko eta nazioartekoarengatik, sozietateak benetan praktikatutako kuotari dagokion kenkariaren oinarria, bai eta errentak zein entitate motatatik heldu diren ere.

.Pizgarriengatiko kenkariei dagokien kuota likidotik benetan kendutako kopurua.

.Konturako atxikipen eta dirusarrerak, entitatearen Sozietateen gaineko Zergaren kuota eta, horrelakorik balitz, entitateari egotzitakoa.

e) Sozietate zibilei dagozkien errentak direnean, nortasun juridikoa izan ala ez, bai eta jaraunspen banatugabeei, ondasunen komunitateei eta, nortasun juridikorik ez izan arren, zerga egozketa jasan dezaketen unitate ekonomikoak edo ondare bereiziak diren gainerako entitateei dagozkienak ere, entitateak luzaturiko ziurtagiria ekarri beharko da, honako datu hauek bildu beharko dituena:

a') Bazkide, komunero edo partaide bakoitzaren identifikazioa, helbide fiskala eta dagokien partaidetzaren edo, hala bada, esleipenaren ehunekoa eta bakoitzaren identifikazio osoa.

b') Esleitu beharreko kopuruen zenbateko osoa, honako hauek adieraziz:

_Bazkide, komunero edo partaide bakoitzari esleitzen zaion errenta, Zerga aitorpenaren eredu ofizialean zehaztu eta errenta finkatzeko behar diren kontzeptuak adieraziz, errenta sortzen duen iturri edo jardueraren izaeraren arabera eta, halakorik denean, etekina zehazteko metodo edo sistemaren arabera.

_Atxikipenak eta konturako sarrerak.

_Esleitu beharreko kenkariak.

f) Ondarearen gehikuntzak edo gutxitzeak aitortzen direnean, ondoko alderdi hauek egiaztatzeko agiriak aurkeztuko dira:

_Ondaretik eskualdatutako elementuaren izaera.

_Eskualdaketaren modalitatea, kostubidezkoa edo kostugabekoa.

_Eskualdaketaren balioa eta data.

_Eskuratzearen balioa eta data.

_Inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio eta partaidetzen eskualdaketa edo errenboltsotik heldutako gehikuntzak direnean, justifikatu egin beharko da gehikuntza edo gutxitzearen zenbatekoa, urtebetekoa eta denbora gutxiagokoa edo gehiagokoa den sortze aldia, bai eta, kontura egindako atxikipen edo dirusarrerarik egin baldin bada, haren zenbatekoa ere.

g) Zerga oinarriari murrizketak aplikatzen zaizkionean:

_Aurreikuspen sozialeko mutualitateei, pentsio planei eta haien alternatiba diren aurreikuspen sozialeko sistemei egindako ekarpenengatik: ekarpenaren ziurtagiria.

_Ezkontidearen edo bikote egonkorreko kidearen aldeko konpentsazio pentsioen kasuan: epai judiziala, hitzarmen erregulatzailea eta pentsioaren ordainagiria.

_Norberaren eta familiaren gutxienekoarengatik: halako murrizketak egiteko legezko baldintzak betetzeari buruzko egiaztagiria. Bereziki, minusbaliotasun maila egiaztatzeko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 50.2 artikuluan ezarritakoa beteko da.

_Laguntza duen pertsonarengatik: Bizikidetasunaren egiaztagiria, eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuak emandako ziurtagiria, 2002ko zergaldirako laguntza duen pertsonatzat jotzen dela egiaztatzen duena.

_Familiaren etxean lan egiten duten pertsonekin egindako kontratuen ondorioz Gizarte Segurantzari ordaindutako kotizazioengatik: Kotizazio horiek ordaindu direla frogatzen duen egiaztagiria.

h) Epailearen erabakiarengatik beren seme-alaben mantenurako urtesariak ordaintzen dituzten subjektu pasiboek epai judiziala, hitzarmen erregulatzailea eta urtesarien ordainagiria aurketuko dute, 22/1998 Foru Legearen 59.3 artikuluaren arabera.

i) Kuotari kenkariak aplikatzen zaizkionean, lan etekinak jasotzeari buruzkoa izan ezik: Kenkari horiek egiteko legez ezarritako baldintzak betetzearen egiaztagiria.

Fundazio eta babesletza jardueren zerga araubidearen gaineko uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legea aplikagarria duten entitateei egiten zaizkien dohaintzengatik egindako kenkariak direnean, entitate horiek luzatutako ziurtagirietan aipatu Foru Lege horren 41. artikuluan ezartzen diren datuak agertuko dira.

Ohiko etxebizitza erosi, zaharberritu edo handitzeko finantza entitateek ematen dituzten maileguei dagokienez, entitate horiek emandako ziurtagiriak nahitaez ondoko datuok izan beharko ditu:

_Mailegu-hartzailearen identifikazioa.

_Mailegua noiz eratu edo subrogatu zen.

_Emandako diru-kopurua.

_Ordaindutako interesen eta gainerako finantza gastuen zenbatekoa.

_Interesetarako dirulaguntzaren zenbatekoa, baldin badago.

_Emandako maileguaren berme pertsonala edo erreala, baldin badago.

_2002an amortizatuko kapitalaren zenbatekoa.

_2002ko abenduaren 31n amortizatu gabe dagoen kapitalaren zenbatekoa.

_Maileguaren iraupena.

Bereziki, ohiko etxebizitza ematen denean, haren balio osoa egiaztatu beharko da, hura erostearen gastu eta zergak barne; horretarako, erosketaren eskritura publikoa aurkeztuko da edo, bestela, higiezinaren titulartasuna egiaztatzen duen beste agiri bat, bai eta ordaindutako gastu eta zergen egiaztagiriak ere.

Zehazki, subjektu pasiboak berak sustatutako ohiko etxebizitzaren eraikuntza bukatzen denean, egindako obraren balio osoa egiaztatzeko, obra berriaren eskritura publikoa edo higigarriaren titulartasuna egiaztatzen duen beste agiri bat aurkeztuko da, bai eta inbertsioaen kostu osoaren egiaztagiriak ere.

Kenkaria kreditu entitateetan, beste mota batzuetako ezarpenetatik aparteko kontu bereizietan, utzitako zenbatekoengatik egiten denean, eta diru hori oso-osorik subjektu pasiboen lehenbiziko ohiko etxebizitza erosteko edo haien ohiko etxebizitza zaharberritzeko baldin bada, entitate horiek aurkeztu beharreko ziurtagirian datu hauek bildu beharko dira:

_Etxebizitzarako kontuaren titularren izena, deiturak eta I.F.Z.

_Etxebizitzarako kontuaren identifikazioa.

_Etxebizitzarako kontua ireki zeneko data.

_Etxebizitzarako kontuak ekitaldi bakoitzean duen hasmentako eta bukaerako saldoa.

_Ekitaldi bakoitzean etxebizitzarako kontuan izandako sarrerak eta irteerak.

_Zergadun bakoitzak etxebizitzarako kontuan duen parte hartzearen ehunekoa.

Errenta berrikusteko eskubiderik ez duten etxebizitzen errentamenduengatik kenkaria egiten denean aurkeztu beharko dira Herrilan, Garraio eta Ingurumen Ministerioko Etxebizitzen Errentamenduaren Erroldan, 1994ko abenduaren 20ko Ministerioko Aginduaren bidez sortuan, izena emanda dagoela dioen egiaztapena eta Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Etxebizitza Zerbitzuak emandako ziurtagiria; horretan agertuko dira, batetik, ekitaldi bakoitzean berrikuspena egiteko trabarik izango ez balitz teorikoki sortuko litzatekeen errenta eguneratua eta, bestetik, benetan sortutako errenta.

Etxebizitza alokatzeagatik kenkaririk egiten baldin bada, alokairuaren kontratua, errentaren ordainagiria eta errentatzailearen IFZ aurkeztuko dira.

j) Subjektu pasiboa familia unitate bateko kide denean: Egoera horren egiaztagiria.

2. Artikulu honetan aurreikusitakoa galarazi gabe, kuotako gastuak eta kenkariak justifikatuko dira fakturak nola luzatu eta gastu eta kenkariak nola justifikatu arautzen duen martxoaren 8ko 85/1993 Foru Dekretuan aurreikusitako moduan.

6. artikulua. Aurkeztu beharreko dokumentu eta egiaztagiriak.

Aitorpena prozedura automatikoaren bidez aurkezten bada, eta aitorpena Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren edo Nafarroako Ogasun Publikoaren finantza entitateetako langileek egin baldin badute, eta, halaber, aitorpena telematika bidez egiten den kasuetan, ez da beharrezkoa izanen subjektu pasiboek erakutsi beharreko agiri eta egiaztagiriak, 5. artikuluan aipatutako horiek, aitorpenarekin batera aurkeztea, baldin eta bertan azaltzen diren datuak aurretik eman badira eta zerga administrazioaren esku baldin badaude.

7. artikulua. Zerga zorra non eta nola ordaindu.

1. Bi Zergetako edozeinetan egindako autolikidazioen ondotik ordaintzeko zenbatekorik ateratzen bada, Nafarroako Ogasun Publikoarekin lankide den edozein finantza entitatetan egin beharko da dirusarrera, eta subjektu pasiboak aitorpena aurkezten ahalko du ordainketa egin duen entitate berean edo Ekonomi eta Ogasun Departamentuko bulego hauetako edozeinetan:

a) Tuterako Lurraldeko Zerga Bulegoan (Antso Azkarra plaza, 8).

b) Lizarrako Lurraldeko Zerga Bulegoan (Koronazioko plaza, 2).

c) Tafallako Lurraldeko Zerga Bulegoan (Teófano Cortés plaza, 10).

d) Iruñean, Monjardin kaleko 3an paratutako bulegoan.

e) Beste herri batzuetan aitorpenak jasotzeko para litezkeen bulegoetan.

Subjektu pasiboek posta zertifikatuaz ere igortzen ahal dituzte aitorpenak Iruñeko Monjardin kaleko 3an paratutako bulegora.

2. Egindako autolikidazioaren ondotik itzultzeko edo "zero" kuota ateratzen bada, aurreko atalak aipatzen duen Ekonomi eta Ogasun Departamentuko edozein bulegotan aurkeztu beharko da aitorpena edo Iruñeko Monjardin kaleko 3an paratutako bulegora posta zertifikatuaz igorri. Halaber, Nafarroako Ogasun Publikoaren lankide den edozein finantza entitatetan aurkez daiteke, hau da, borondatez aitorpenak jasotzeko zerbitzua bere gain hartzen dutenetan, martxoaren 25eko 157/1996 Foru Dekretuaren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera.

3. Aipatu 4. artikuluan ezarritako epetik kanpo egiten diren aitorpenak Ekonomi eta Ogasun Departamentuan aurkeztu beharko dira, edo posta zertifikatuaren bidez hara igorri.

4. Autolikidazioen ondoriozko diru kopuruaren sarrera bi zatitan egiten ahalko da, inolako korritu edo errekargurik erantsi gabe; lehenbizikoan, zorraren 100eko 50, 2003ko uztailaren 2a arte, eta bigarrena, gainerakoa, 2003ko azaroaren 20a arte.

Aukera horretaz baliatu ahal izateko, beharrezkoa izanen da zergadunek aitorpena aurkeztea 4. artikuluan ezarritako epearen barrenean, eta lehenengo zatiari dagokion dirusarrera aurreko lerroaldean aipatu epea amaitu baino lehen gauzatzea.

8. artikulua. Autolikidaziorako proposamena.

1. Autolikidaziorako proposamenean 2002ko zergaldian subjektu pasiboak izandako errentari buruzko datuak bildu beharko dira, eta zerga horren pean dauden subjektu pasibo guztiei bidaltzen ahalko zaie, famili unitate bat osatu edo ez.

Subjektu pasiboak famili unitate bateko kide diren kasuetan, autolikidaziorako proposamena famili unitate horren baterako aitorpenaren ingurukoa izan daiteke.

Proposamena aurtengo maiatzaren 2a baino lehen bidaliko da, hori baita Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren autolikidazioa aurkezteko epea irekitzeko eguna.

2. Subjektu pasiboak uste badu autolikidaziorako proposamenean zuzen islatu dela Zerga honen ondorioetarako duen tributu egoera, berresten ahalko du, artikulu honetako hurrengo idatz-zatietan adierazten den bezala. Kasu horretan, autolikidazioa aitorpena ere izanen da, Zergari buruzko Foru Legearen 83. eta 84. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

3. Autolikidaziorako proposamenean dirua itzultzea finkatzen bada, proposamena berretsitzat hartuko da itzulketaren zenbatekoa jaso eta Foru Agindu honen 4. artikuluan adierazitako epean subjektu pasiboak Zerga honen autolikidaziorik aurkezten ez badu.

Subjektu pasiboak kontrakoa adierazi ezean, itzulketaren dirua Zerga honen azken autolikidazioan adierazitako kontu korronte berean sartuko da.

4. Autolikidaziorako proposamenean dirua sartzea finkatzen bada, aitorpena berretsitzat hartuko da zorra oso-osorik ordaindutakoan edo, ordainketa zatikatzen bada, zorraren lehenbiziko zatia Foru Agindu honen 7. artikuluan adierazitako epean ordaindutakoan. Aipatu epean behar den diru-sarrera egiten ez bada, subjektu pasiboak autolikidaziorako proposamena berresten ez duela ulertuko da, eta horrenbestez, dagokion autolikidazioa aurkeztu beharko du.

5. Autolikidaziorako proposamena berretsiz gero, proposamena autolikidazio bilakatuko da, Zergari buruzko Foru Legearen 85. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Subjektu pasiboak ez badu autolikidaziorako proposamena berresten, dela autolikidazioa aurkezten duelako, dela ordaiketa egiten ez duelako, proposamena baliorik gabe geldituko da, baina horrek ez du adieraziko inola ere subjektu pasiboa dagokion autolikidazioa aurkeztetik salbuetsita dagoenik, Zergari buruzko Foru Legearen 83. eta 84. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

9. artikulua. Informatika programak eskuratzea.

Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen likidaziorako informatika programak lortu nahi dituzten pertsona edo entitateek 2003ko maiatzaren 7tik aurrera Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren bulegoetan eskuratzen ahalko dituzte, 6 euroren truke.

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita seian._Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A0303311