42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

659/2003 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2/2003 oinarrizko eskubideak izeneko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio espedientea Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzeko agintzen duena.

Martxoaren 31ko 659/2003 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak 2/2003 oinarrizko eskubideak izeneko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio espedientea Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzeko agindu zuen. Halaber xedatu du Ebazpen hau interesatuei jakinaraztea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, eta aurkaturiko ebazpenaren ondorioz eskubideren bat bereganatu dutenei/dezaketenei eta ebazpena bere hartan mantentzeko interes zuzena duten guztiei dei egitea Epaitegi hartan ager daitezen, aipatu autoetako demandatu gisa, jakinarazpena jaso eta bost eguneko epean. Errekurtsoa María Mercedes Artieda Lanas andreak aurkeztu zuen.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita hamaikan._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Victor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0303499