42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

117/2003 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetako atzerriko hizkuntzetako irakasleendako prestakuntza-ikastaroak egiteko laguntzetarako dei egiten duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak uste du behar-beharrezkoa dela Nafarroako ikastetxeetan atzerriko hizkuntzak irakasten dituzten irakasleek beren hizkuntz trebetasuna eguneratu eta beren prestakuntza metodologikoa hobetu dezatela, bereziki berezko eta egiazko giroetan, horrekin batera irakasten dituzten hizkuntzak hitz egiten dituzten herrien gizartea eta kultura ezagut dezaten.

Araubide Bereziko Irakaskuntza eta Teknologia Berrien Zerbitzuko zuzendariak txostena aurkeztu du eta horretan aditzera eman du beharrezkoa dela Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetako atzerriko hizkuntzetako irakasleendako prestakuntza ikastaroak egiteko deialdia egitea.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30eko 339/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetako atzerriko hizkuntzetako irakasleendako prestakuntza ikastaroak egiteko laguntzak arautzen dituen deialdia onestea 2003. urteko udarako.

2. Programa honetarako baimentzea 42.000 euroko gastua, 2003. urterako luzatu den 2002. urteko gastuen aurrekontuko "Unibertsitatez kanpoko mailetako atzerriko hizkuntzetako irakasleak birziklatu eta prestatzeko programak" izeneko 41710-422001-2266-421200 kontusailaren bizkar.

3. Deialdia eta haren eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kulturakoan duen kontu-hartzaileari, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzura, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Atzerriko Hizkuntzen Atalera, Atzerriko Hizkuntzak Sustatzeko Unitate Teknikora, Hizkuntzen Unitate Teknikora eta Helduen Hezkuntzaren eta Osabidezkoaren Unitate Teknikora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita bostean._Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

DEIALDIA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ATZERRIKO HIZKUNTZETAKO IRAKASLEENDAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROAK EGITEKO DIRULAGUNTZAK ESKATZEKO

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak dei egin du Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetako atzerriko hizkuntzetako irakasleendako prestakuntza ikastaroak atzerrian egiteko dirulaguntzak emateko, ondoko oinarrien arabera:

O I N A R R I A K

1._Deialdiaren xedea.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak atzerriko hizkuntzetako irakasleendako prestakuntza jarraituko dirulaguntzetarako dei egin du, gehienez ere 42.000 euro, zehazki 2003ko uztailean edota abuztuan egoitza-ikastaroak egiteko atzerrian.

Dirulaguntza hauen xedea da atzerriko hizkuntza baten hizkuntz trebetasuna eta metodologikoa eta, orobat, haren ikaskuntza bere giroan kokatzeko beharrezkoa den ezagutza hobetzea, gizartearena eta kulturarena, alegia.

Prestakuntzak bi astetik sei astera bitarte iraunen du. Hartu beharreko laguntzaren zenbatekoa ikastaroaren iraupenaren araberakoa izanen da, irizpide honi jarraituz:

_Bi asteko ikastaroetarako, 1.320 euro, gehienez ere.

_Hiru asteko ikastaroetarako, 1.560 euro, gehienez ere.

_Lau aste edo gehiagotarako ikastaroetarako, 1.680 euro, gehienez ere.

Salbuespen gisa bakarrik, eta ikastaroa nolakoa den eta irakaslearen irakas-lanarekin duen lotura ikusirik, Batzordeak aztertuko du ea astebeteko ikastaroak egitea egoki den, eta horretarako behar den doikuntza eginen da aurrekontuan.

Laguntza honen bidez ez da prestakuntzaren gastuen % 100 finantzatu nahi, oinarrizko kontzeptuak baizik, hala nola, matrikula, joan-etorriak eta ostatua. Hala ere, dirulaguntza horiengatik ez da zergarik ordaindu behar.

2._Betebeharrak.

Dirulaguntza hauek erdiets ditzakete Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetako atzerriko hizkuntzetako irakasleek, ondoko baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Zein hizkuntzatarako eskatu den dirulaguntza, huraxe ematea gaur egun Nafarroako Foru Komunitaetko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan edo pribatu itunduetan; edo bestela Hezkuntza Administrazioan irakaskuntzari eta atzerriko hizkuntzen hobekuntzari laguntzeko dauden zerbitzu teknikoetan aritzea.

b) 2002ko udan antzeko dirulaguntzarik jaso ez izana.

c) Antzeko laguntzarik ez lortzea 2003ko udarako.

d) Aurreko urteetan bi ikasturte osoan edo horren pareko den aldi batean, laguntza eskaerako hizkuntza hori irakatsi izana Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan.

3._Agiriak.

Deialdian ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten irakasleek honela egin behar dute eskaera:

a) Eskabide agiria, I. eranskinaren araberakoa.

b) ) Laguntzaren xede den atzerriko hizkuntzarekin loturiko irakasle-zerbitzuen orria, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak egin beharrekoa. Ikastetxe itunduetan eginiko zerbitzuak ikastetxeko zuzendaritzak ziurtatu beharko ditu, Hezkuntza Ikuskaritzaren oniritziarekin.

c) Ikastetxeko zuzendaritzaren ziurtagiria eta horretan honako hauek: eskatzailea gaur egun ematen ari den hezkuntza maila, ordu maiztasuna eta hizkuntza, bai eta hizkuntza bera irakasten segitzeko beharren aurreikuspena ere.

d) Eskatzaileari goki iruditzen zaizkion merezimendu akademiko eta profesionalen egiaztapena (II. eranskineko 2, 3 eta 4. baremoak), jatorrizko agirien edo fotokopia konpultsatuen bidez.

e) Hala behar bada, zinpeko adierazpena, zeinean azalduko baita atzerrian ez duela inoiz prestakuntza jarduerarik egin (II. Eranskina, 5.1 puntua) edo bost urte honetan ez duela horrelakorik egin (II. Eranskina, 5.2 puntua).

f) Aurkezten diren agirien zerrenda, bakoitza bere zenbaki, data eta sinadurarekin, aipatu baremoan ageri den ordenari segituz.

4._Eskabideen aurkezpena.

Dirulaguntza hauetakoren bat erdiesteko eskabideak Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo aldapa, z.g., 31001 Iruña) aurkeztuko dira. Eskabideak Araubide Bereziko Irakaskuntza eta Teknologia Berrien Zerbitzuko zuzendariari igorriko zaizkio, Araubide Bereziko Irakaskuntza eta Atzerriko Hizkuntzen Atalera, hain zuzen ere.

Eskabideak aurkezteko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusten den edozein bulego ere erabiltzen ahalko da. Eskabidea posta bulegoren batean aurkezten bada kartazal irekian egin beharko da, postetxeko funtzionarioak eskabidea zertifikatu baino lehen data eta zigilua para diezazkion.

Eskabideak aurkezteko epea deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeigarren egun naturalean bukatuko da.

Dirulaguntza eskaera ez badago puntu guztietan betea, edo eskaera baloratzeko behar diren alderdi guztiak ez badira behar adina frogatu, eskatuko zaio eskatzaileari zuzen dezala atzemandako akatsa, jakinarazi eta hurrengo hamar egunetan.

5._Hautapen Batzordea.

Horretarako izendatuko den Batzorde batek baloratu eta barematuko ditu parte hartzeko eskabide guztiak. Araubide Bereziko Irakaskuntza eta Teknologia Berrien Zerbitzuko zuzendaria izanen da Batzordeko lehendakaria edo, bestela, hark izendatzen duena. Zerbitzu horri atxikiriko langile teknikoak izanen dira Batzordeko kideak.

Batzordeak laguntza eman eta ukatuen behin-behineko zerrenda aurkeztuko du, Hezkuntza zuzendari nagusiak onets dezan.

6._Deialdiaren ebazpena.

Hezkuntza zuzendari nagusiak deialdi hau ebatziko du, eskabideak aurkezteko azken egunetik hasita hilabeteko epean gehienez ere, aurkezturiko eskabideak hautatu eta baloratzen dituen batzordearen proposamenari jarraikiz.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak deialdiaren behin-behineko ebazpena emanen du eta emaitzak Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko iragarki oholean jendaurrean paratuko ditu, baita honako helbide elektronikoan ere: http://www.pnte.cfnavarra.es helbidean hautapen prozesuko emaitzak jarriaz. Ebazpen horretan honako hauek agertuko dira:

a) Hautatu diren eskarien eta lortu diren puntuazioen zerrenda, eta esleitutako zenbatekoa.

b) Ordezko gelditu direnen zerrenda, puntuazio ordenaren araberakoa.

c) Baztertutako eskabideen zerrenda, arrazoia zein izan den erantsirik.

Hautagaiek erreklamazioak aurkez ditzakete Araubide Bereziko Irakaskuntza eta Teknologia Berrien Zerbitzuan, aipatutako behin-behineko ebazpena jendaurrean jarri eta 10 egun naturaleko epean. Epe hori iraganik, erreklamazio horiek aztertu eta, dagokionean, onartu ondoren, Hezkuntza zuzendari nagusiak behin betiko ebazpena emanen du laguntzei buruz.

Behin jakinarazpena jaso edo argitaratu eta 20 egun naturaleko epean, hautatuek Araubide Bereziko Irakaskuntza eta Teknologia Berrien Zerbitzura igorri beharko dute onarpen espresua. Jardueraren datuetan aldaketarik badago, horren berri eman beharko dute.

Aipatu epe horretan interesatuaren aldetik inolako jakinarazpenik jasotzen ez bada, dirulaguntzari uko egiten diola usteko da eta ordezkoen zerrendan dagokionari esleituko zaio eta azkeneko horrek onartu beharko ditu ukatu den bekaren baldintzak.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da dirulaguntzak emateko behin betiko ebazpena eta horrekin batera onuradunen izen-deiturak eta kasuan kasu bakoitzari eman zaion zenbatekoa, bai eta ezetsi diren eskabideak ere.

7._Ziurtapena.

Araubide Bereziko Irakaskuntza eta Teknologia Berrien Zerbitzuak ziurtagiri bat eginen du, jarduerari ofizialki aitorpena emanen diona, ikastarora joateko ziurtagirian zehazten denaren adinako ordu zenbaketa barne.

8._Laguntzen ordainketa.

Esleitzen diren dirulaguntzak oso-osorik ordainduko dira prestakuntza jarduera egin dela frogatu ondoren; hori egiteko, 2003ko irailaren 9a baino lehenago, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Egiten den jardueraren gaineko txostena, irakasle partaideei emanen zaien galde-sortaren araberakoa.

b) Ikastaroa egin izanaren ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua. Ikastaroaren egunak eta ikastorduak zehaztuko dira bertan.

c) Ikastaroan izena eman dela egiaztatzen duen faktura edo agiriaren fotokopia konpultsatua.

d) Bidaien eta ostatuaren gastuen faktura edo egiaztagirien fotokopia konpultsatua. Mantenuaren gastuak ez dira pagatuko.

e) Interesatuaren adierazpena; horretan azalduko du nazioko edo nazioarteko bestelako administrazio edo erakunde publiko batetik hartutako beste dirulaguntza edo bekarik izan duenentz eta, hala bada, zenbatekoa eta helburua zein izan diren.

Dirulaguntzak emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen badira eta, beti ere, nazioko edo nazioarteko beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek ematen dituzten dirulaguntzak edo laguntzak batera erdietsi badira, dirulaguntza emateko ebazpenak aldatu ahalko dira.

Dirulaguntza jaso dutenak beharturik daude Hezkuntza eta Kultura Departamentuak eska diezaiekeen argibide oro ematera eta behar den finantza kontrolaren menpe geldituko dira.

9._Errekurtsoak.

Deialdi honen eta honetatik sortzen diren egintzen aurka, interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu, jendaurrean paratu edo jakinarazten denetik hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

I._Norberaren datuak.

Izen-deiturak

N.A.N./I.F.Z. ................. Helbidea

Posta kodea Herria .................................. Probintzia

Telefonoa: .............. Posta elektronikoa

II._Lanbidearen datuak.

Abiaburuko kidegoa ........................... L.E.Z

Irakasten duen alorra eta maila ............................. Ikasturteak

Helmugako ikastetxea

Ikastetxe mota (publikoa, itundua) ...................., telefonoa

Lan egoera (behin betikoa, behin-behinekoa, kontratupekoa)

Ikastetxeko helbidea ..................................., Herria

Posta kodea: .......................... Posta elektronikoa

III. Jardueraren datuak.

Izena:

Ikastetxe antolatzailea ................. Tokia

Egunak ................. Zenbat aste

Gastuen zerrenda: Matrikula eta irakaskuntza

Ostatu hartzea:

Bidaia

Guztira

....................(e)n, 2003ko ................ren ...........(e)an.

(Sinadura)

ARAUBIDE BEREZIKO IRAKASKUNTZAREN ETA TEKNOLOGIA BERRIEN ZERBITZUKO ZUZENDARIA.

II. ERANSKINA

Baremoa

1._IRAKASKUNTZA-MEREZIMENDUAK.

1.1. Hizkuntzak irakasten emandako urte bakoitzeko, eskatutako hiruetatik goiti. 0,25 puntu urteko.

3

Zerbitzu ziurtagiria, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak emana.

Irakaskuntza pribatuan emandako zerbitzuen ziurtagiria.

1.2. Irakaskuntzan funtzionario gisa emandako urte bakoitzeko (0.25)

1.75

Ziurtagirien fotokopia konpultsatuak.

1.3. Katedratiko bihurtzeagatik.

0.25

1.4. Hezkuntzak irakasten jardun duela frogatzen duten irakaskuntzako jarduerak: trukaketak, kultur asteak, esperientzia didaktikoak edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuak aitorturiko bestelako jarduerak. (gehienez ere 0,50 jarduerako)

2

2._ETENGABEKO PRESTAKUNTZA JARDUERAK:

2.1. Bestelako ikastaro, mintegi, lantalde egonkor edo prestakuntza modalitateak, programako hizkuntzekin eta haien metodologiarekin lotuak badaude. (0,1 prestakuntzan emaniko 10 orduko, gehienez ere 0,5 jarduerako eta gehienez ere 0,25 prestakuntzako orduak zenbaturik ez dauzkaten jarduerengatik).

3

Ziurtagirien fotokopia konpultsatuak.

3._ATZERRIKOKO HIZKUNTZEI ETA HAIEN IRAKASKUNTZARI BURUZKO ARGITALPEN, IKERKETA ETA LANAK

(Puntu 1 bitarte, laneko).

2

Egindakoaren aleak.

4._IKASKETA MEREZIMENDUAK.

Atzerriko hizkuntzei loturiko titulu ofizialak, kidegoan sartu eta lanpostuan aritzeko alegatuari lotuak izan ezik.

5

Ikasketa titulu edo ziurtagirien fotokopia konpul- tsatua.

5._BESTELAKOAK:

5.1. Atzerrian behin ere prestakuntzarik egin ez izana.

2

Zinpeko aitorpena.

5.2. Atzerrian azken 5 urteetan prestakuntza-ikastarorik egin ez izana.

1

Zinpeko aitorpena.

Iragarkiaren kodea: A0302284