42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

250/2003 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiko ikasgela bat egokitzeko lanen kontratazioa Harute Construcciones S.L. enpresari adjudikatzen diona, PN0002/03 espedientea.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikuluan ezarritakoa betez, jakinarazten da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak, martxoaren 17ko 250/2003 Ebazpenaren bidez, ondorengo kontratu hau adjudikatu duela:

_Helburua: Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiko ikasgela bat egokitzeko lanak

_Adjudikatzeko prozedura: Publizitatea duen prozedura negoziatua.

_Adjudikazioaren prezioa: 40.405,78 euro.

_Adjudikazio-hartzailea: Harute Construcciones, S.L.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamazazpian._Errektorea, Antonio Pérez Prados

Iragarkiaren kodea: A0303162