42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

479/2003 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Baimena ematen du, prozedura irekiaren eta lehiaketaren bidez Nafarroako Ospitaleko Sarrera Portaleko kioskoaren ustiapena eta kudeaketa kontratatzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du, prozedura irekiaren eta lehiaketaren bidez, 2003. urtean Nafarroako Ospitaleko Sarrera Portaleko kioskoa ustiatu eta kudeatzeko kontrataziorako, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: 2003. urtean Nafarroako Ospitaleko Sarrera Portaleko kioskoa ustiatu eta kudeatzea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

Urteko gutxieneko kanona: 1.000 euro, BEZa barne dela.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan zehazten direnak.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2003ko maiatzaren 2a arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea, 39, 31008 Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko toki-egunak: 2001eko maiatzaren 21ean, 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bilkura aretoan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).

Klausula administratibo eta partikularren plegua lehiatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kaleko 39an eta 948 428866 telefonoan), eta www.cfnavarra.es/sns-o/concursos helbide elektronikoan.

Pleguak onesten dituen Ebazpenaren kontra gora jotzeko helegitea paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamarrean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Victor Manuel Calleja Gómez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Kontratazioa arautzen duten pleguetan ageri dena: I. eranskina).

Iragarkiaren kodea: A0303113