42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

56/2003 FORU DEKRETUA, martxoaren 17koa, Mendigorriko Udalaren herrilurreko 1.450 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haren desafektazioa onesten duena, gero jabetza partikularreko 1.687 metro koadroko lursail batekin trukatzeko.

Mendigorriko Udalak Nafarroako Gobernuari eskatu dio 1.450 metro koadroko herrilurraren desafektazioari aginduzko onespena eman diezaiola. Lursail horrek 1. poligonoko 60. lurzatiaren puska bat hartzen du, "Bajo Campo" izeneko alderdian.

Aipatutako lurra Juan Latasa Garayo jaunaren 1.687 metro koadroko lursail batekin trukatu nahi da. Lursail hori "El Saso" izeneko parajean dago eta 10. poligonoko 229. lurzatiaren parte da.

Trukearen helburua hauxe da: 1962ko ekainean, kontratu pribatuaren bidez, bide bat eraikitzeko egin zen truke bat legeztatzea. Gero, bidea Udalaren esku utzi eta lurzatien berrantolamenduaren barrenean sartu zen.

Mendigorriko Udalak hertsiki bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horiek horrela, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko martxoaren hamazazpian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Mendigorriko Udalaren 1.450 metro koadroko herrilurraren onura publikoa deklaratu eta haren desafektazioa onesten da. Lursail horrek 1. poligonoko 60. lurzatiaren puska bat hartzen du, "Bajo Campo" izeneko parajean.

2. artikulua. Baimena ematen zaio Mendigorriko Udalari desafektatutako lurra Juan Latasa Garayo jaunaren 1.687 metro koadroko lursail batekin trukatzeko. Lursail hori "El Saso" izeneko parajean dago eta 10. poligonoko 229. lurzatiaren parte da.

Trukearen helburua hauxe da: 1962ko ekainean, kontratu pribatuaren bidez, bide bat eraikitzeko egin zen truke bat legeztatzea. Gero, bidea Udalaren esku utzi eta lurzatien berrantolamenduaren barrenean sartu zen.

3. artikulua. Aipatu desafektazioaren onespena Udalak bi mila eta biko urtarrilaren hemezortzian onetsitako baldintza plegua zorrotz betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira. Klausula hori kontratua gauzatzen duen agiri publikoan eta, gero, Jabetzaren Erregistroko inskripzioan ere agerraraziko da.

4. artikulua. Mendigorriko Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu, katastroko kartografia ofizialean agertuko da eta aldaketaren berri eman beharko zaie Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuari eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuari.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamazazpian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0303019