42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

55/2003 FORU DEKRETUA, martxoaren 17koa, Vianako Udalaren herrilurreko 3.461 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haren desafektazioa onesten duena, gero jabetza partikularreko 10.878 metro koadroko lursail batekin trukatzeko.

Vianako Udalak Nafarroako Gobernuari eskatu dio 3.461 metro koadroko herrilurraren desafektazioari aginduzko onespena eman diezaiola. Lursail hori 22. poligonoko 134. lurzatiari dagokio.

Aipatutako lurra José Miguel Ciaurri Ramírez jaunaren 10.878 metro koadroko lursail batekin trukatu nahi da. Lursail hori 19. poligonoko 324. lurzatiaren parte da.

Trukearen helburua egitatezko egoera bat legeztatzea da, aspaldiko auzi bati bukaera emateko, izan ere, han bada eraikuntza bat partez edo osorik herrilurren gainean eraikia. Lur hori, gainera, ez da landatzekoa.

Vianako Udalak hertsiki bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horiek horrela, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko martxoaren hamazazpian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Vianako Udalaren 3.461 metro koadroko herrilurraren desafektazioa onetsi eta haren onura publikoa deklaratzen da. Lursail hori 22. poligonoko 134. lurzatiari dagokio.

2. artikulua. Baimena ematen zaio Vianako Udalari desafektatutako lurra José Miguel Ciaurri Ramírez jaunaren 10.878 metro koadroko lursail batekin trukatzeko. Lursail hori 19. poligonoko 324. lurzatiaren parte da.

Trukearen helburua egitatezko egoera bat legeztatzea da, aspaldiko auzi bati bukaera emateko, izan ere, han bada eraikuntza bat partez edo osorik herrilurren gainean eraikia. Lur hori, gainera, ez da landatzekoa.

3. artikulua. Aipatu desafektazioaren onespena Udalak gai honetaz 2002ko martxoaren 4an onetsitako baldintza plegua hertsiki betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira. Klausula hori kontratua gauzatzen duen agiri publikoan eta, gero, Jabetzaren Erregistroko inskripzioan ere agerraraziko da.

4. artikulua. Vianako Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu, katastroko kartografia ofizialean agertuko da eta aldaketaren berri eman beharko zaie Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuari eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuari.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamazazpian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0303018