42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R O N K A R I

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Echandi Sarriés, Jesús eta José Javier. Jarduera: untxi ustiategiko instalazioak handitzea. Tokia: Zabaleta alderdia (7. poligonoa, 110. lurzatia), Erronkari.

Erronkarin, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita seian. Alkatea, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: A0302368