42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R E L L A

Lizitazio iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Corellako Udalak, aurtengo martxoaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: 2001/2003 Hirurteko Planeko obren proiektua egiteko eta zuzendaritza fakultatiborako laguntza hasiera batean esleiturik.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa irekia eta presako izapidaketa.

Kontratazio aurrekontua: 70.355 euro.

Baldintzen plegua: lehiatzaileen eskura udal bulegotean.

Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

Proposamenak aurkezteko toki-egunak: Udalaren erregistroan, 13 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.

Corellan, bi mila eta hiruko martxoaren hemeretzian. Alkate udalburua, José Javier García Arellano.

Iragarkiaren kodea: A0303255