42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R I A I N

Lehiaketa publikoa, Beriaingo Alde Zaharreko argien instalazioa berritzeko lanak kontratatzeko

Beriaingo Udalak, 2002ko azaroaren 28an egin osoko bilkura arruntean, Beriaingo Alde Zaharreko argien instalazioa berritzeko lanak zuzenduko dituen proiektua eta baldintzen plegua onetsi zituen. Hona hemen datu garrantzitsuenak:

Xedea: Beriaingo Alde Zaharreko argiak berritzea.

Adjudikatzeko modua eta prozedura: lehiaketa publiko irekia.

Aurrekontua: 123.103,28 euro (BEZa barne).

Behin-behineko bermea: 2.462,07 euro.

Behin betiko bermea: adjudikazio prezioaren % 4.

Proposamenak aurkezteko toki-egunak: Udaleko bulegoetan, hogeita sei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Baldintzen plegua interesatuen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, jendea hartzeko ohiko orduetan.

Beriainen, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita lauan. Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: A0303210