42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Deialdia, 2002/2003 denboraldian nazioko lehen mailako ohiko ligetan parte hartu duten kirol taldeei dirulaguntzak emateko

_Deialdiaren xedea

2002/2003ko kirol denboraldian nazioko lehen mailako ohiko liga ofizialetan parte hartzen duten kirol taldeei dirulaguntzak ematea.

_Eskabideak aurkezteko

Gutunazal batean, bertan sarturik deialdiaren oinarrietan zehaztutako agiriak, eta pleguari atxikirik doan eranskina beteta.

_Proposamenak non eta noiz aurkeztu

Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean, Casa Marceliano etxean, hogeigarren egun naturala bitartean, behin ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, betiere, azken egun balioduneko 14:00ak arte.

_Bestelako argibideak

Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Alorrean (Zapateria kalea, 40-2. solairua) eta Udalaren Argibide Bulegoan (Merkatuko kalea z/g).

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamalauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0303202