42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Deialdi publikoa, 2003. urtean kirol emanaldi eta ikuskizunak edo bestelako kirol jarduerak antolatzeagatik dirulaguntzak emateko

_Deialdiaren xedea

2003. urtean kirol emanaldi eta ikuskizunak edo bestelako kirol jarduerak antolatzen dituzten hiritar elkarteei dirulaguntzak ematea.

_Eskabideak aurkezteko:

Gutunazal batean, bertan sarturik deialdiaren oinarrietan zehaztutako agiriak, eta pleguari atxikirik doan eranskina beteta.

_Proposamenak non eta noiz aurkeztu:

Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean, Casa Marceliano etxean, hogeigarren egun naturala bitartean, behin ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, betiere, azken egun balioduneko 14:00ak arte.

_Bestelako argibideak:

Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Alorrean (Zapateria kalea, 40-2. solairua) eta Udalaren Argibide Bulegoan (Merkatuko kalea z/g).

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamalauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0303200