42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L L O

Izendapen proposamena

Alloko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat, D mailakoa, Udalaren E mailako langileen artean eta plantillako lanpostuak handitu gabe, betetzeko deialdiko probak zuzendu ondoren, epaimahaiak honako proposamena egin du:

"Alloko Udaleko alkate jaunari proposamena egitea Zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu baterako Javier Sarasola Seguín jauna izenda dezan, puntuazio altuena lortu duen izangaia izan delako".

Eta horrela jasota gera dadin eta deialdiaren 9.2 oinarria betetzeko, argitara ematen da izendapen proposamen hau Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Allon, bi mila eta hiruko martxoaren hamazazpian. Mahaiburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0303115