42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z A G R A

Zehapenen jakinarazpena

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ondoko zerrendan agertzen diren zehatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteen ebazpena jakinarazten zaie. Espediente horiek Azagrako Alkatetzak ireki ditu, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea garatzen duen Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorra urratzeagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).

Espedientearen zenbakia: 04/02. Izen-deiturak: Martínez López, María Pilar. Matrikula: NA-5882-AX. Tokia: Monreal, 13. Eguna: 2002ko apirilaren 25a. Ordua: 01:45. Arau-haustea: BSL 53.1. Euroak: 30,05.

Ebazpen hauek irmoak dira administrazio bidean eta haien kontra, hautara, errekurtso hauetakoren bat para daiteke:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, zehapena jakinarazten denetik hasita.

3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Sailari edo Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Ohartarazten da epe hori iraganik zehapenen tramitazioak aitzina eginen duela derrigorrezko dirubilketaren bidez ordainarazteko.

Espedienteak Azagrako Udalaren Zehapen Bulegoan daude.

Azagran, bi mila eta hiruko martxoaren lauan. Alkatea, Basilio Sánchez Lasheras.

Iragarkiaren kodea: A0302674