42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z A G R A

Salaketen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Udaltzaingoak ezarritako salaketak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Espedientearen zenbakia: 15/02. Izen-deiturak: Senane Alho, Claudia María. Matrikula: LO-5782-K. Tokia: El Salvador plaza, 5. Eguna: 02-11-16. Ordua: 20:33. Arau-haustea: BSL 38.3. Euroak: 96'16.

Salatuek hamabortz egun balioduneko epea izanen dute alegazioak egiteko eta beren defentsarako egoki juzgatzen dituzten frogak aurkezteko.

Ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamar egun baliodunetan, isuna % 20 merkeago ordaintzen ahalko da, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Arau-haustea egin duen gidaria ibilgailuaren titularra ez den kasuetarako, azken honi eskatzen zaio gidaria nor den erran dezala hamabortz egun balioduneko epean. Horretarako Azagrako Udalaren Erregistro Orokorrean idatzi bat aurkeztu beharko du, arau-hauslearen izena eta bi deiturak, N.A.N.aren zenbakia eta helbidea adierazten dituena. Identifikatzeari uko eginez gero, titularraren kontrako salaketa eginen da arau-hauste larriagatik, zehapena berrogeita hamar mila pezetarainokoa izan daitekeelarik, hori guztia indarrean dagoen Trafikoari buruzko Legearen 72.3 artikuluan xedatutakoaren babesean.

Azagran, bi mila eta hiruko martxoaren lauan. Alkatea, Basilio Sánchez Lasheras.

Iragarkiaren kodea: A0302673