16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R G O I E N A

Ordenantza agiriak luzatu eta izapidatzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena behin betikoz onetsirik

Ergoienako Udalak Ergoienako Udalaren Ordenantza agiriak luzatu eta izapidatzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituenak arautzen dituen ordenantza onetsi zuen, hasiera batean, 2001ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, baita jendaurrean egotea ere, aldez aurretik 2001ko 158. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta Abenduaren 31an.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu.

2002ko otsailaren 2an egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi da eta, beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikulua aplikatuz, bidezko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

O I N A R R I A

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan emandako baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. Ordainarazpen honen xedea da agiriak luzatu edo horien gain ardura duten udal organo eta agintariek burutzen duten jarduera administratiboa, alderdi batek eskatua:

1._Ziurtagiriak, Udal Erroldaren gaineko edozein motatako datuei buruzkoak izan ezik.

2._Kopia eginbidetuak.

3._Agirien konpultsak, salbu eta Katastroko edozein daturen gainean egindakoak.

4._Fotokopiak.

5._Arma txartelak.

6._Lanpostuak betetzeko deialdiak.

7._Lizentzia eta baimenak ziurtatzeko tituluak, salbu eta luzatzen badira, horiek ematerakoan, aldatzerakoan edo, tasapean berraztertzerakoan.

8._Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.

Sortzapena

3. art. Ordenantza honetan ezarritako tasak agiria luzatu edo tramitatzeko eskabidea aurkeztean sortuko dira, eta agiri hori ez da emanen, edo, hala behar badu, ez da tramitatuko, baldin eta lehenago ordaindu ez bada, eta hori egiaztatu behar duen errezibua eman ez bada.

Subjektu pasiboak

4. art. Ordaintzeko beharra dute tasa honen xedea diren agiriak luzatu edo tramitatzeko eskatzen dutenek.

Tarifak

5. art. Ordaindu beharreko tasak Ordenantza honen eranskinean azaldu direnak dira.

Kudeatzeko arauak

6. art. Tasak udal diruzaintzan ordainduko dira, eskaera aurkezten denean.

Ergoienan, bi mila eta biko abenduaren bian. Alkatea, Olatz Berastegi Loiola.

Iragarkiaren kodea: E0300577