16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

270/2002 FORU DEKRETUA, abenduaren 23koa, Miranda-Argako La Asunción parrokiako organoa Interes Kulturaleko Ondasuntzat jotzen duena.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak, martxoaren 30eko 196/2001 Foru Aginduaren bidez, Miranda-Argako La Asunción parrokiako organoa Interes Kulturaleko Ondasuntzat jotzeko espedienteari ekin zion. Bertan, 30 egun balioduneko jendaurrealdia egiteko agindu zen. Ez zen espedientearen kontrako alegaziorik izan.

Gero, Miranda-Argako erretoreak espedienteari alegazio batzuk aurkeztu zizkion, epez kanpo, aurkezteko moduan akatsak zeudela, eta ikuspegi teknikotik arrazoirik gabe. Beraz, alegazioek ez dute eraginik espedientea izapidatzerakoan eta ez dira oztopo Interes Kulturaleko Ondasuntzat jotzeko.

Nafarroako Kulturaren Kontseiluko Ondarearen Batzordeak ondasun hori Interes Kulturaleko Ondasuntzat jotzeko adostasun txostena eman du.

Interes Kulturaleko Ondasunak adierazteko urriaren 3ko 217/1985 Foru Dekretuak, abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuak aldatuak, 12. artikuluan ezartzen du Nafarroako Gobernuaren Foru Dekretu batek adieraziko dituela interes kulturaleko ondasunak Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan.

Horiek horrela, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko abenduaren hogeita hiruko bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Miranda-Argako La Asunción parrokiako organoa Interes Kulturaleko Ondasuntzat jotzea.

Foru Dekretu honek gaitzat hartu duen ondasunaren deskripzio osagarria adierazpen espedienteko agirietan ageri da.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeita hiruan._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0214103