16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E U N T Z A

Oihan enkantea

Beuntzako Kontzejuak, behar bezala baimenduta, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra._120 haritz amerikar, 104 metro zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 5.856 euro. Aprobetxamendua "Zagarre" izeneko alderdian dago, Beuntzako Udalaren mugapean.

Enkantean parte hartzeko proposamenak Beuntzako Alkatetzan aurkeztuko dira eta harekin batera aurkeztu beharko dira % 2 behin-behineko fidantzatako utzi izanaren frogagiria eta enpresaren sailkapen agiria. Horretarako hamabost egun baliodun izanen dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azken eguneko eguerdiko hamabiak arte. Jarraian aurkeztutako proposamenak irekiko dira.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen plegua interesatuen eskura dago Kontzejuko Alkatetzan.

Beuntzan (Atetz), bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita batean. Kontzejuburua, Miguel Eugui Ostiz.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ................, bizilekua: ............., helbidea: ........, telefonoa: ..................., eta NAN zenbakia: ......., neure izenean ez bada, hau ordezkatuz: I.F.Z.: ........., helbidea: ................, Enpresaren sailkapen agiria izanik, zenbaki honetako .... eta egun honetako ...... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 120 haritz amerikarren oihan enkantearen gainean argitaratutako iragarkiaren berri izanik, aipatutakoaren truke diru hau eskaintzen dut: (letra eta zenbakitan) .......... euro, enkantearen eta aprobetxamenduaren baldintzei jarraituz.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0300884