16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Administrari laguntzailearen izendapena

Berriobeitiko Udalak, 2003ko urtarrilaren 16an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Berriobeitiko Udaleko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat lan-kontratu finkoarekin, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak aurkeztu duen izendapen proposamena, Luis Ramón Larrañeta Oyarzun jauna izendatzen da, bera baita oposizioa gainditu duten izangaien artean puntuaziorik altuena lortu duena.

Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza.

Aditzera ematen da, ondorioak sor ditzan eta argitara dadin.

Berriobeitin, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamazazpian. Alkatea, José Larrañeta.

Iragarkiaren kodea: A0300887