16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M A R T Z I L L A

Plan partziala hasiera batez onetsita

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 117. artikuluan xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da Udalak, 2003ko urtarrilaren 17an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuela:

1) Hasiera batez onestea Martzillako ASetako 1. sektoreko plan partziala, Victor Mier Mendiguchia arkitektoak idatzi eta Polígono Azucarera de Marcilla, S.A.k sustatu duena.

2) Plan partzial hori jendaurrean egotea hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Proiektua Udalaren bulegoetan aztertzen ahalko da, bai eta bidezko juzgatzen diren nahi beste alegazio aurkeztu ere, jendea hartzeko orduetan.

Martzillan, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamazazpian. Alkate udalburua, Félix Ascasso García.

Iragarkiaren kodea: a0300691