16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R R O I T Z

Plantilla organikoa

Arroizko Udalak, 2002ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen plantilla organikoa onestea, langileen izenen zerrenda barne, ondotik heldu baita. Hori guztia abuztuaren 30eko 251/93 Legegintzako Foru Dekretuan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

1._Plantilla organikoa

Funtzionarioak: 1. lanpostuaren izena: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarria: lanpostukoa: 20%.

Funtzionarioak: 1. Lanpostuaren izena: administraria. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Osagarriak: lanpostukoa: % 10, eta mailari dagokiona: % 15 (40.3-a eta 5. artikuluak, 251/93 LFD).

Funtzionarioak: 1. Lanpostuaren izena: udaltzain-guarda. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: lanpostukoa: % 10, eta mailari dagokiona: % 12 (40.3-a eta 5. artikuluak, 251/93 LFD).

Funtzionarioak: 1. Lanpostuaren izena: administrari-laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Iraungitzekoa.

2._Funtzionarioen izenak:

Izen-deiturak: Pablo María Echeverría Ajona. Maila: D. Gradua: 4. Lanpostua: idazkari gaitua. Administrazio egoera: jardunean.

Izen-deiturak: Jesús Santamaría Barbarin. Maila: D. Gradua: 3. Lanpostua: udaltzain-guarda. Administrazio egoera: jardunean.

Egintza honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi ondoko hilabetean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Arroitzen, bi mila eta biko abenduaren hogeita hamaikan. Alkatea, Antonio Barbarin Garisoáin.

Iragarkiaren kodea: A0300236