16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ESPARTZA-ZARAITZU

Aurrekontua aldatzeko espedientea hasiera batez onetsita

Espartza-Zaraitzuko Udalak, 2002ko abenduaren 5ean egin osoko bilkuran, erregelamenduaren araberako quorumarekin, hasiera batez onetsi zuen aurrekontuko 1/2002 aldaketa.

581-69001 kontusaila, "Hermendietako zuhaiztiak hobetzeko lanak": 5.000 euro; 581-766 kontusaila. "Ibiltzietako Kontzejuari, Zaldaña pistako harri-lubeta". 2.900 euro; kreditu berezia, ondoko kontusailean kreditua deuseztatuz finantzatua, zenbateko bera erabiliz: 432-62001, "Arrain-haztegi zaharreko lurrak".

Aurrekontua aldatzeko espedientea jendaurrean egonen da udal idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu orokorreko aldaketa hau behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko aldia iragandakoan.

Espartza-Zaraitzun, bi mila eta biko abenduaren bederatzian. Alkate udalburua, Alejandro Ramírez Ramírez.

Iragarkiaren kodea: a0213826