16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Getze Galar-Arlegiko errepidea hobetzeko proiektua behin betiko onetsita

Galar Zendeako Udalak, 2002ko abenduaren 12an egindako bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Behin betiko onestea Getze Galar-Arlegiko errepidea hobetzeko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda.

2002ko abuztuaren 1ean egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zen Getze Galar-Arlegiko errepidea hobetzeko proiektua eta jendaurrean paratu zen, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, 20 egun baliodunetarako, 2002ko 117. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 27an, iragarkia argitaratu ondotik.

Epe hori iragan eta ez da haren aurkako alegaziorik jaso.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

Getze-Galarren, bi mila eta biko abenduaren hamaseian. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: A0213607