16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Ordenantzetako aldaketa hasiera batez onetsita

Galar Zendeako Udalak, 2002ko abenduaren 12an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Kulturaren, kirolaren, iraskaskuntzaren, gazteriaren, osasunaren, aisiaren eta gizarte zerbitzuen arloetako jardueretarako dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, behin betiko onetsita geldituko da Kulturaren, kirolaren, iraskaskuntzaren, gazteriaren, osasunaren, aisiaren eta gizarte zerbitzuen arloetako jardueretarako dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzako aldaketa eta haren testua osorik argitaratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Getze-Galarren, bi mila eta biko abenduaren hamaseian. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: A0213606