16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S C A N T E

Ebazpenen jakinarazpena

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, argitara ematen da jakinarazpen hau, zehazten diren zehapen espedienteetako ebazpenei dagokiena, agintaritza zehatzaileak ondoko zerrendan agertzen diren pertsona edo entitateentzat eman baititu, haien helbide ezagunetan saiatuagatik ezin izan zaizkielako jakinarazi.

Espedientea: 001625. Jabea: García Aguado, José Angel. Matrikula: NA-9795-AK. Eguna: 2001eko abenduaren 29a. Zenbatekoa: 18,03 euro. Arau-haustea: TUO 35.B.

Espedientea: 001619. Jabea: Tabuenca Baigorri, Natalia. Matrikula: NA-4797-BD. NAN/IFZ: 446332251A. Eguna: 2001eko abenduaren 7a. Zenbatekoa: 18,03 euro. Arau-haustea: TUO 35.B.

Espedientea: 01602. Jabea: Escobosa Ucar, Luis. Matrikula: LO-7472-N. NAN/IFZ: 52444253. Eguna: 2001eko irailaren 29a. Zenbatekoa: 30,00 euro. Arau-haustea: TUO 35.B.

Ebazpen hauen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, haiek eman zituen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Berraztertzeko errekurtsoa aurkezten denetik hasi eta hilabete bat igarotzen bada hari buruzko ebazpenik eman gabe, hura ezetsitzat hartu eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien epaitegiari zuzendua, hurrengo bi hilabeteko epean.

Halaber, ebazpen hauen aurka zuzenean aurkezten ahalko da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bidezko nahiz komenigarritzat jotzen den beste edozein errekurtso.

Isunak ordaintzeko borondatezko epea 15 egun baliodunekoa da, honako hau argitaratzen denetik aitzina, bestela nahitaezko ordainarazpenari ekinen baitzaio.

Cascanten, bi mila eta biko abenduaren hamaseian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0213788