16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Merkataritza eta Turismo zuzendari nagusiaren azaroaren 13ko 1205/2002 Ebazpenaren jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea, hau da, Merkataritza eta Turismo zuzendari nagusiak arazoaren 13an emandako 1205/2002 Ebazpenarena. Horregatik, honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa, interesatuak azken helbidea izan zuen herriko udaletxeko ediktu oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia jarriz:

Ebazpenaren hartzailea: Diserco Navarra, S.L. Azken helbide ezaguna: Martín Azpilicueta kalea, 10, 7.a, 31011, Iruña.

Enpresa interesatuak, aipatu egintzen eduki osoaren berri izan nahi badu, 10 egun baliodun ditu, iragarki hau argitaratu ondotik, Nafarroako Gobernuko Kontsumo Ataleko bulegoetan agertzeko, Iruñeko "Fuerte del Príncipe II" eraikineko bigarren oinean, Tomás Caballero parkeko 1ean.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hogeita bian._Merkataritza eta Turismo zuzendari nagusia, Javier Taberna Aldaz.

Iragarkiaren kodea: A0212766