16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

Zehapen espedientea

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, Jean Paul García Carol jaunaren aurka, ingurumenaren arloko arautegia hausteagatik, 420/02 zehapen espedientea hasten duen Foru Aginduarena. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatua.

1590/2002 FORU AGINDUA, urriaren 21ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Jean Paul García Carol jaunaren kontrako zehapen espedientea irekitzen duena.

Basa Fauna eta haren habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi zelakoan, Urdazubiko Sepronak 2002ko irailaren 1ean jarritako salaketa ikusirik.

Basa Fauna Babestu eta Kudeatzeari buruzko Foru Legearen 98. artikuluari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Jean Paul García Carol jaunaren kontrako zehapen espedientea irekitzea, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi duelakoan.

2. Iván Razquin Tarazona jauna, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru Agindu hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita batean._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

KARGU PLEGUA

420/2002 espedientea

1. Salatua: Jean Paul García Carol.

Helbidea: 28 Rue de L'Union, Anglet (Frantzia).

2. Arau-haustearen eguna eta tokia: 2002ko irailaren 1a, 12:10ean. Agiñako gaina. Lesaka.

3. Salatutako egintzak: Frantziatik abiatuta, Ibardin-Bera-Agiñako Gaina bidea ibilgailu motordun batean egitea, "enduro" modalitateko motozikleta batean zehazki, bi metro zabal baino gutxiago diren lurrezko pista batzuetan barna.

4. Hautsitako arauak: Ustezko arau-haustea Nafarroako Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean tipifikatuta dago, honela:

Arau-hauste arina, 111.5 artikuluan jasoa, aipatu Legearen 34. artikuluari loturik, bai eta lurzoru ez-urbanizagarrian ibilgailu motordunen jarduera antolatuak eta zirkulazio librea arautzen dituen otsailaren 14ko 36/1994 Foru Dekretuko 11.1 artikuluari ere loturik, horretan debekatzen baita ibilgailu motordunak bi metro zabal baino gutxiago diren landa-bideetan barna zirkulatzea.

5. Zehapen proposamena: 150 euroko zehapena proposatu da, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 114.1.a) artikuluari jarraikiz.

6. Organo eskuduna: Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98.1 artikuluaren arabera.

Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluari jarraikiz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde jotzeko bidezko diren alegazioak egin ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita bian._Instruktorea, Iván Razquin Tarazona.

Iragarkiaren kodea: A0212882