16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

16/2003 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Justizia zuzendari nagusiak emana. Honen bidez Nafarroako esparruari dagozkion lanpostuak eskaintzen zaizkie Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justizia zuzendari nagusiak irailaren 3an emandako 176/2001 Ebazpenaren bidez txanda irekian deitutako Justizia Administrazioko Agenteen Kidegoan sartzeko probak gainditu dituztenei.

Justizia Administrazioko Agenteen Kidegoan txanda irekian sartzeko hautaprobetarako deia egin zuen irailaren 3ko 176/2001 Ebazpenaren 10.5 eta 10.6 oinarrietan ezarritakoari jarraikiz (47. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 2001eko irailaren 26koa), honakoa ebazten da:

Lehenbizikoa._2002ko irailaren 12ko ebazpenean ageri diren izangaiei eskaintzen zaizkien Nafarroako esparruko lanpostu hutsen zerrenda (I. eranskina) argitaratzea. Ebazpen harez bidez Justizia Administrazioko Agenteen Kidegoan txanda irekian sartzeko hautaprobak gainditu zituzten izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta argitaratu zen.

Bigarrena._Esparru honetako izangaien destino-eskaerak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrera bidaliko dira (Justizia Zuzendaritza Nagusia_Karlos III.aren etorbidea, 2_ 31002 Iruña).

Hirugarrena._Eskabideak ebazpen honetako II. eranskineko ereduaren arabera gauzatuko dira, jarraibide hauek kontuan hartuz:

Eskabide ereduko zerrendan gehienez 12 lanpostu jar daitezke. Datu hauek idatziko dira: organoa, herria eta izangaia zenbagarren zegoen probak gainditu zituztenen zerrendan.

Horrela zehaztutako destinoetako bakar bat ere egokituko ez balitzaio, eskabide ereduan interesatuek jarritako lehentasunen ordenari segituko zaio.

Destinoak honela esleituko dira:

1. Lehen Auzialdiko Epaitegiak.

2. Bake Epaitegien Idazkaritzen Batasunak.

Laugarrena._Hautaprobak gainditu dituzten izangaien behin betiko zerrenda onesten duen ebazpeneko ordenari segituz esleituko dira destinoak.

Bosgarrena._Eskabideak aurkezteko epea behin bukatuta, izangaiek ezin izanen dute eskabidea aldatu.

Seigarrena._Lanpostuaren eskabiderik egin ezean edo eskatutako lanposturik egokitu ezean, esleitu gabeko lanpostuetako baten destinoa emanen zaio, nahitaez onartu beharrekoa.

Zazpigarrena._Esleitutako destinoa nahitaez onartu behar da, betiere Nafarroako esparruko hautaprobetan lortutako puntuazioaren araberako zerrendari kasu eginez.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko helegitea jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamahiruan._Justizia zuzendari nagusia, José María Abad Alegría.

I. ERANSKINA

Izangaiei eskaintzen zaizkien lanpostu hutsen zerrenda

KIDEGOA: Justizia Administrazioko Agenteak.

Jakinarazpen eta Bahitura Zerbitzu Arrunta 4

Berako Bake Epaitegietako Idazkaritzen Batasuna 1

Beriaingo Bake Epaitegietako Idazkaritzen Batasuna 1

Larragako Bake Epaitegietako Idazkaritzen Batasuna 1

Leitzako Bake Epaitegietako Idazkaritzen Batasuna 1

Leringo Bake Epaitegietako Idazkaritzen Batasuna 1

Los Arcosko Bake Epaitegietako Idazkaritzen Batasuna 1

Ultzamako Bake Epaitegietako Idazkaritzen Batasuna 1

Deierriko Bake Epaitegietako Idazkaritzen Batasuna 1

GUZTIRA 12

II. ERANSKINA

Justiziako Administrazioko Agenteen Kidegoan sartzeko deituriko hautaprobak txanda irekian gainditu zituzten izangaientzako destino-eskabidea

NAN Lehen deitura

Bigarren deitura

Izena

Ordena zenbakia hautatzeko prozesuan Harremanetarako telefonoa:

Hautaprobak zer lurralde esparrutan egin zituen:

Destinoa lehentasunen arabera (ikus lanpostuen deialdian)

LANTOKIA

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

..............(e)n, 2003ko .........aren ....(e)an.

Iragarkiaren kodea: A0300753