16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

258/2002 FORU DEKRETUA, abenduaren 23koa, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen plantilla organikoa partez aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren hainbat departamentuk aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu beharrak direla, gaur egun esleiturik dauzkaten helburuetara moldatzeko. Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartze Zerbitzuak horren aldeko txostena egin du.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta bi mila eta biko abenduaren hogeita hiruan egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat._Ondoren adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Beren diru dotazioa dute gaur egungo gastu aurrekontuetako kontusailetan:

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua:

Ordenantza lanpostu huts bat, E mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, Barne Zuzendaritza Nagusiko Ibilgailuen Parkeko Zerbitzu Teknikoen Atalari atxikia, plantilla organikoan 680 zenbakia duena.

Makinen arduradun lanpostu huts bat, D mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, Informazio Sistema eta Antolaketa Zuzendaritza Nagusiko Produkzio Informatikoaren Zerbitzuari atxikia, plantilla organikoan 872 zenbakia duena.

Informatikako operadore lanpostu huts bat, D mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, Informazio Sistema eta Antolaketa Zuzendaritza Nagusiko Produkzio Informatikoaren Zerbitzuari atxikia, plantilla organikoan 888 zenbakia duena.

Osasun Departamentua:

Zerbitzuen ikuskatzaile lanpostu huts bat, D mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, Osasunaren Irakaskuntza, Ikerketa eta Garapen Zerbitzuko Irakaskuntza Atalari atxikia, plantilla organikoan 4.172 zenbakia duena.

_Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua:

_Osasun Publikoaren Institutua.

OLT/EDU lanpostu huts bat, B mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, plantilla organikoan 66.927 zenbakia duena.

_Tuterako Osasun Barrutia:

BSE lanpostu huts bat, Analisi Klinikoetako albokoa, A mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, plantilla organikoan 64.276 zenbakia duena.

T.L.O.L.T. lanpostu bat, C mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, plantilla organikoan 67.803 zenbakia duena.

_Nafarroako Ospitalea:

Digestio Aparatuko Kupoko espezialista lanpostu huts bat, A mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, plantilla organikoan 60.939 zenbakia duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentua:

Taldeko burua izateko lanpostu huts bat, C mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, plantilla organikoan 1.978 zenbakia duena.

Pala-gidari izateko lanpostu huts bat, D mailakoa, funtzionarien araubidekoa, plantilla organikoa 653 zenbakia duena.

Errepideetako zaindari lanpostu huts bat, D mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, plantilla organikoan 2.102 zenbakia duena.

Biltegizain lanpostu huts bat, D mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, plantilla organikoan 1.773 zenbakia duena.

Bidezain izateko bi lanpostu huts, E mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, plantilla organikoan 2.042 eta 2.058 zenbakia dutenak.

Bi._Ondoren adierazten diren lanpostuak sortu dira, aurreko atalean amortizatutako lanpostuen diru dotazioaren kargura:

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua:

Administrari laguntzaile lanpostu huts bat, D mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiko Komunikazio Zerbitzuko Argitalpen Atalari atxikia, plantilla organikoan 6.908 zenbakia lanpostua duena.

Administrari laguntzaile lanpostu huts bat, D mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, Informazio Sistema eta Antolaketa Zuzendaritza Nagusiko Barne Zuzendaritza Nagusiko Produkzio Informatikoaren Zerbitzuari atxikia, plantilla organikoan 6.908 zenbakia duena.

Sistema informatikoetako teknikari-ofizial baten lanpostu huts bat, C mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, Informazio Sistema eta Antolaketa Zuzendaritza Nagusiko Produkzio Informatikoaren Zerbitzuari atxikia, plantilla organikoan 6.910 zenbakia duena.

Osasun Departamentua:

Zerbitzu orokorretako langile lanpostu huts bat, E mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, Osasunaren Irakaskuntza, Ikerketa eta Garapen Zerbitzuko Irakaskuntza Atalari atxikia, plantilla organikoan 6.911 zenbakia duena.

_Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua:

_Osasun Publikoaren Institutua.

LTE lanpostu huts bat, C mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, plantilla organikoan 67.502 zenbakia duena.

_Tuterako Osasun Barrutia:

BFE lanpostu huts bat, Hematologia-Hemoterapiako albokoa, A mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, plantilla organikoan 67.557 zenbakia duena.

LTE lanpostu huts bat, C mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, plantilla organikoan 68.303 zenbakia duena.

_Nafarroako Ospitalea:

BFE lanpostu huts bat, Digestio Aparatuko albokoa, A mailakoa, funtzionarioen araubidea, plantilla organikoan 68.243 zenbakia duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentua:

Bide, ubide eta portuetako ingeniari lanpostu huts bat, A mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari atxikia, plantilla organikoan 6.912 zenbakia duena.

Administrazio Publikoko teknikari lanpostu huts bat (arlo juridikoa), A mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, Garraio Zerbitzuari atxikia, plantilla organikoan 6.913 zenbakia duena.

Errepideetako laguntzaile teknikoa izateko lanpostu huts bat, C mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, Garraio Zerbitzuari atxikia, plantilla organikoan 6.914 zenbakia duena.

Administrari laguntzaile lanpostu huts bat, D mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, Garraio Zerbitzuari atxikia, plantilla organikoan 6.915 zenbakia duena.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari Foru Dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak agindu ditzan.

Bigarrena._Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeita hiruan._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0214091