152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E S A K A

2003 urterako luzatutako aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa

Lesakako Udalak, 2003ko urriaren 31n eginiko osoko bilkuran, bertzeen artean, honako erabaki hau hartu zuen:

"Urriaren 24an eginiko txosten batean, kontu-hartzaileak adierazten du beharrezkoa dela transferentzia hau egitea (1 zenbakidun espedientea), Udalaren 2003 urterako luzatutako aurrekontu orokor eta bakarrean.

Horren bidez kreditu berezia sortuko da, ondoren adierazten den zenbatekoaz:

1 531 60102 kontusaila. Nabazko bidearen zati bat hobetzea. 110.325 euroko diru-kopurua.

Behar den zenbatekoa hemendik lortuko da:

66.195 euroko dirulaguntza (1 72906 kontusaila).

44.130 euro, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina (1 870 kontusaila).

Hori dena ikusita, Osoko Bilkurak aho batez erabaki du:

1) Aurrekontua aldatzeko 1/2003 zenbakidun espedientea onartzea.

2) Hura jendaurrean paratzea, hamabortz egun baliodunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarri ondotik, herritarrek edo interesdunek aztertu ahal izateko eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkezteko."

Lesaka, bi mila eta hiruko azaroaren seian. Alkatea, Juan Fermín Michelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: A0310727