152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

TORRES DEL RIO

Laborantzako herrilurren aprobetxamenduen ordenantzako aldaketa hasiera batean onetsirik

Torres del Ríoko Udalak, 2003ko abuztuaren 13an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, Udal honen laborantzako herrilurren aprobetxamenduen ordenantzako aldaketa.

Hasiera onespenaren iragarkia 2003ko 118. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 15ean, eta jendaurrean egoteko epea inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iraganik, erabakia behin betikoa da gaurgero, Nafarroako Toki Administrazioari buruz maiatzaren 31ko 5/2002 Foru Legeak aldatutako 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Aldaketaren testu osoa irailaren 15ean argitaratu zen, 2003ko 118. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, arestian aipatu baita.

Torres del Ríon, bi mila eta hiruko azaroaren hiruan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0310531