152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A B A I E N

2004ko ekitaldiko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoarekin bat, Udalak, 2003ko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki du 2004ko ekitaldirako karga-tasa hauek ezartzea:

a) Hirilurraren gaineko kontribuzioa, karga-tasa: % 0,22.

b) Landalurraren gaineko kontribuzioa, karga-tasa: % 0,43. Tasa hau berrikusiko da, 2004an Landalurraren Balorazio Ponentziaren Berrikuspena egiten bada. Berrikuspena eginen da 2003an eta 2004an egiten den gorakada, osotara, % 4 izan dadin.

c) Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga, karga-tasa: % 2.

d) Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, Toki Ogasunei buruzko Legearen 154. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, BAT indizea ezarri da zerga honetako tarifetan agertzen diren gutieneko kostuen gainean.

e) Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

Toki Ogasunei buruzko Legearen 175. artikuluko 2. puntua aplikatuz, zerga horretarako ezarritako ehunekoetan handiena aplikatzea.

Toki Ogasunei buruzko Legearen 176. artikulua aplikatuz, zerga honetako karga % 20 izanen da.

Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Labaienen, bi mila eta hiruko azaroaren hemeretzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: C3372711