152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

E D I K T U A

Aditzera ematen zaio Fuencisla Rivera Yagüe andreari, azken helbide ezaguna Iruñeko Galán docktorea, 5, 3.a A izan baitu, ezen, 2003ko urriaren zortzian, Berriozarko Alkatetzak ondoko ebazpena eman duela (urria 16/03) eta jakinarazten zaizkio, orobat, haren kontra paratzen ahal dituen errekurtsoak. Hona hemen:

"María Fuencisla Rivera Yagüe andreak berraztertzeko errekurtsoa ezarri zuen, Alkatetzak 2003ko ekainaren 18an eman zuen ebazpenaren kontra, trafikoko arau bat hausteagatik isuna ezartzen baitzuen ebazpen horrek (905/02 espedientea).

Horiek horrela, eta errekurtso hau moduz bideratu ondotik, espedienteko jarduketak ikusi eta hona ondorioak:

Aurrekariak

Lehenbizikoa._María Fuencisla Rivera Yagüe andreak berraztertzeko errekurtsoa paratu zuen trafikoko arau-hauste batengatik isuna jartzeko Alkatetzak 2003ko ekainaren hemezortzian eman ebazpenaren kontra. Hark 2003ko irailaren 15ean zuen sarrera data Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioan, eta 2002ko irailaren 25ean, berriz, Berriozarko Udaleko erregistro orokorrean.

Oinarri juridikoak

I._Berraztertzeko errekurtsoa legezko epean eta moduan aurkeztu da. Beraz, bidezkoa da hura onartzea eta bertan dauden alegazioak aztertzea.

II._Egiatasun ustea eta probak. Agente salatzaileak salaketa-orrian adierazitako guztiak berretsi ditu, goian aipatu espedienteari erantsi zaion txostenean. 320/94 Errege Dekretuaren 14. artikuluak dioenez, trafikoa zaintzeko ardura duten agintaritzaren agenteek egiten dituzten salaketek froga balioa izanen dute salatutako egitateez den bezainbatean. Orobat, Auzitegi Gorenak 1996ko urriaren 4an eman epaian deklaratu du, lege doktrina gisa, ezen, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Artikuludunak araututako zehapen prozeduran, salatzailearen berrespena kargu-froga dela ustezko arau-hausleari salaketa jakinarazi baino lehen. Ildo beretik jo du Konstituzio Auzitegiak 1989ko urtarrilaren 19an eman epaian.

Administrazio prozeduran, espedientearen instruktoreak behar diren probak egin behar ditu salatutako gertaera egiaztatzeko, betiere zilegi direnean, eta aproposak _30/1992 Legeko terminoa_ edo egokiak _Espainiako Konstituzioaren 24. artikuluan erabilitako terminoa_, eta ez dira halakoak gertaerekin zerikusirik ez duten probak, edo zehapen espedienteko azken ebazpena aldarazteko edo hartan eragiteko indarrik ez dutenak. Alegazioen idazkian proposatu diren frogabideak, aztertzen ari garen arau-hausteari begira, bigarren motakoak dira. Horiek erabilita ere ez litzateke deusetan aldatuko salaketan deskribatutako gertaera, eta bai, ostera, prozedura alferrik luzatu.

III._Prozedura zuzena. Espediente honetako administrazio egintzek zehapen prozeduran bete behar diren baldintza guztiak betetzen dituzte. Gainera, ondoko ezaugarriak dituzte:

1._Jakinarazpenak aztertuz gero, guztietan aurkituko da salatutako egintzaren azalpena, baita arau-haustearen kalifikazioa eta isunaren zenbatekoa ere.

2._Alkateak eman zuen zehapen ebazpena, zehatzeko organo eskuduna baitzen, eta udaltzain kaboak egin zuen ebazpen proposamena, espedientearen instruktorea baitzen.

IV._Erantzun arrazoitua. Bai ebazpen proposamenean bai zehapen ebazpenean, biak bidali baitira, erantzun arrazoitua ematen zaie alegazio pleguetan mahai gainean jarritako kontuei, baita jasoarazi ere agente salatzaileak berresten duela salekata orrian adierazitakoa. Orobat erraten da txostena espedientean dagoela eta aztertzen ahal dela Herriko Etxeko bulegoetan, baita kopia eskatzen ahal ere.

V._Agente salatzailearen berrespena. Agente salatzailearen txostena espedientean dago, 2003ko martxoaren 31ko datarekin, eta hartan salaketan adierazitakoak berresten dira.

Horrenbertzez, Alkatetza honek berraztertzeko errekurtsoa ezestea ebatzi du, errekurritutako ebazpena zuzenbidearen araberakoa dela uste baitu." Stua.: Benito Ríos Ochoa, Berriozarko Udaleko alkate udalburua.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Jakinarazten da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan.

Berriozarren, bi mila eta hiruko azaroaren hamazazpian. Idazkari orokorra, Tomás Mena García.

Iragarkiaren kodea: A0310989