152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Baztango Udalak, Gobernu Batzordeak 2003ko irailaren 19an egin bilkura arruntean, hau erabaki zuen 20. puntuan:

1. Hasiera batean onestea Baztango Udal Planeko U.E. 1 exekuzio unitatearen xehetasun azterlana. Errazun dago, katastroko 49. poligonoko 31. eta 35. lurzatietan eta 25.aren puska batean. Proiektua Plaza Tuñón arkitektoak prestatu du, 2003ko ekaineko datarekin, eta dokumentazio osagarria, berriz, 03-09-02an aurkeztu zen. Sarrera erregistroko zenbakia 2639 du, eta horrexetarako irekitako espedientean dago, Lindutx Baztan, S.L..k sustatu baitu.

2. Espedientea jendaurrean egotea arauzko denboran, indarra duen legedian horretarako ezarritakoaren arabera.

3. Interesatuei jakinaraztea, aztertu eta bidezko alegazioak egin ditzaten.

4. Sustatzaileari eskatzea, argitaratu baino lehen, ukituak gerta daitezkeen jabe mugakideen zerrenda aurkez dezan, banan-banako jakinarazpena igorri ahal izateko.

Aditzera ematen da, hogei eguneko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, betiere indarra duen legerian agindutakoari jarraikiz.

Elizondon (Baztan), bi mila eta hiruko azaroaren hemezortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0311056