152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Urbanizazio proiektua hasiera batean onetsirik

Baztango Udalak, Gobernu Batzordeak 2003ko azaroaren 7an egin bilkura arruntean, hau erabaki zuen 2. puntuan:

1. Hasiera batean onestea Elizondoko U.E. 12 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua. Lainsa arkitektoak prestatu du, 2003ko ekaineko datarekin, eta EHAEOak ikus-onetsi du, 2003-06-20an, eta eranskina, berriz, 03-10-23an, eta horrexetarako irekitako espedientean dago, Promociones Izotzaldea, S.L.k sustatu baitu.

2. Espedientea jendaurrean egotea arauzko denboran, indarra duen legedian horretarako ezarritakoaren arabera.

3. Interesatuei jakinaraztea, aztertu eta bidezko alegazioak egin ditzaten.

4. Sustatzaileari eskatzea, argitaratu baino lehen, ukituak gerta daitezkeen jabe mugakideen zerrenda aurkez dezan, banan-banako jakinarazpena igorri ahal izateko.

Aditzera ematen da, hogei eguneko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, betiere indarra duen legerian agindutakoari jarraikiz.

Elizondon (Baztan), bi mila eta hiruko azaroaren hamazazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0311024