152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN ADRIAN

Urbanizazio proiektua behin betikoz onetsirik

Hona hemen, osorik eta hitzez hitz, Gobernu Batzordeak 2003ko azaroaren 3an, besteren artean, hartu zuen erabakiaren xedapen zatia:

"1._Behin betikoz onestea San Adriango Planeamenduko Arau Subsidiarioetako 3. banaketa eremuko 1. exekuzio unitatearen urbanizazio proiektua.

2._Erabakia jakinaraztea Promed 5, S.L. enpresari, Miguel Angel Zurbano Belaza jaunaren bidez, bera baita San Adriango Arau Subsidiarioetako 3. banaketa eremuko 1. exekuzio unitateko Birzatiketa Batzordeko ordezkari bakarra.

3._Igor bedi erabaki hau Udaleko Kontu-hartzailetzara, behar diren ondorioak izan ditzan."

4._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera bidaltzea, bertan argitara dadin.

San Adrianen, bi mila eta hiruko irailaren hamahiruan. Alkate udalburua, Emilio Ruiz Lorente.

Iragarkiaren kodea: A0310857