152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R M A Ñ A N T Z A S

2004ko karga-tasak

Armañantzasko bizilagunen batzarreak erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze, 2003ko urriaren 30ean egin bilkuran:

"1. 2004. urterako karga-tasa hauek finkatzea:

_Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: % 0,30.

_Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: % 0,75.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 3.

_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga -Udalaren dirubilketarako indizea: 1,2, aplikatu behar dena maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen bidez onetsitako J.E.Z.aren tarifetan aipatzen diren kuoten gainean.

_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: ehuneko 2,2 denbora-tarte guztietarako, lurraren balio igoera zehazteko (zerga oinarria). Oinarriari aplikatu beharreko zerga tasa: % 12.

2. Erabaki hau toki entitate honen iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea".

Hori dena argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dela, zuzenean, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendurik, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta hala nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratzen den egunetik hasita.

Armañantzasen, bi mila eta hiruko azaroaren hamaikan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0310935