152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

Alkatetzaren eskuordetza

Antsoaingo Udaleko alkate udalburu Alfredo García Lópezek, behean adierazitako egunean, ebazpen hau eman du:

"2003ko azaroaren 21etik hilabete bereko 23ra bitarte udal mugapetik kanpo egonen naizenez, bidezko da nire eskurantzak eskuordetzea.

Horrenbertzez, abenduaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

Ebatzi dut:

Alkatetzari dagozkion eskurantzetarako lehen alkateorde Antonio Gila Gila eskuordetzea arestian aipatutako egun horietan.

Eman bekio honen berri Udalbatzari egiten den lehen osoko bilkuran eta argitara bedi dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, behar diren ondorioak izan ditzan."

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, bi mila eta hiruko azaroaren hemezortzian. Alkate udalburua, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: C3371032