152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S A R T A G U D A

Hasierako onespena, ordenantza fiskaleko aldaketari

Udalak, 2003ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki du:

Hasiera batez onestea Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko tarifetan aldaketa, 2004ko urtarrilaren 1ean hartuko baitu indarra.

Aldaketa hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, behin betiko onetsitzat joko da.

Sartagudan, bi mila eta hiruko azaroaren bostean. Alkatea, Iñigo Pascual Ramos.

Iragarkiaren kodea: A0310689