152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S A R T A G U D A

2004ko portzentajeak eta karga-tasak

Udalak, 2003ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, ondoko erabakia hartu du:

Ondoko zergetako portzentaje eta karga-tasak, 2004ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen dutenak, onestea:

_Lurraren gaineko kontribuzioa: hirilurren gainekoa, ehuneko 0,27; landalurren gainekoa, ehuneko 0,80.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: ehuneko 2,5.

_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: gutxieneko portzentajeak eta tasak, hain zuzen ere Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezartzen direnak.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1._Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz paratu.

2._Hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3._Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Sartagudan, bi mila eta hiruko azaroaren bostean. Alkatea, Iñigo Pascual Ramos.

Iragarkiaren kodea: A0310688