152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Agustindarren industrialdean konponketa lanak egiteko lehiaketa publikorako deialdia

Alkatetzak 2003ko azaroaren 10ean emandako ebazpenaren bidez, lizitaziorako dei egiten da, Agustindarren industrialdean konponketa lanen kontratazioa egiteko.

Kontratuaren xedea: Agustindarren industrialdeko konponketa lanak.

Esleitzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa publikoa eta tramitazio arrunta.

Enpresaren sailkapena: A taldea, 2. azpitaldea, a) kategoria; G taldea, 4. azpitaldea, a) kategoria; I taldea, 1. azpitaldea, a) kategoria; K taldea, 6. azpitaldea, a) kategoria.

Kontrataren aurrekontua: 185.387,90 euro.

Egiteko epea: obrak gehienez ere bi hilabeteko epean bukatuko dira erabat.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan aipatzen direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Baldintza ekonomiko-administratiboen plegua lizitatzaileen eskura egonen da, azter dezaten, Obra bulegoan (Armada etorbidea, 2, 9. solairua).

Iruñean, bi mila eta hiruko azaroaren hamahiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

I. ERANSKINA

Proposamen eredua

Izena:....................., N.A.N.:..........., herria: .............., helbidea: .................... (eta Iruñean, jakinarazpenetarako: ..................), (norberaren izenean ez bada) honen izenean: .................., helbidea: ......................., I.F.Z.: .............., telefonoa: ............, eta fax zk.:..........., "Agustindarren industrialdeko konponketak" izeneko lanak egiteko proiektuaren, aurrekontuaren eta esleitzeko baldintzen pleguaren berri baitut, hitz ematen dut oso-osorik eginen ditudala aipatu agiriei hertsiki lotuz, honenbeste egun naturaleko epean: ................. (letraz), zenbateko honen aldera: ................... euro (letraz), eta honenbeste urteko berme epea emanez: ............. (letraz).

(Data, sinadura eta entitatearen zigilua)

II. ERANSKINA

Enpresaren ezaugarriei buruzko dokumentazioa lehenago aurkezturik

Izena: ......................., N.A.N. zk.: ............, herria: ...................., helbidea ...................... (eta Iruñean, jakinarazpenetarako: .......................), honako honen ordezkari gisa (bidezkoa bada): ........................, helbidea: ................., I.F.Z.: ................, telefonoa: .............. eta fax zenbakia: .............., honako hau azaltzen dut:

Lehenagoko beste aldi batean parte hartu bainuen Udal honek deitutako lizitazioan, hain zuzen ere, "......................" obrak egiteko, enpresaren ezaugarriei buruzko dokumentazioa espediente hartan dago, ez baita enpresaren egoera harez geroztik aldatu.

(Data, sinadura eta entitatearen zigilua)

Iragarkiaren kodea: A0310864