152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U N B E R R I

Lehiaketa, Irunberriko udal igerilekuen kudeaketa osoa errentan emateko

Irunberriko Udalak, 2003ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, Irunberriko udal igerilekuen kudeaketa osoa errentan emateko lehiaketa arautuko duten baldintza juridiko ekonomiko eta administratiboen plegua onetsi zuen.

Modalitatea: lehiaketa publikoa.

Kontratuaren iraupena: 5 urte.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Irunberriko Udalaren erregistroan, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, epearen azken eguneko eguerdiko ordu biak baino lehen. Egun hori baliogabea bada, epea hurrengo egun baliodunean bukatuko da, ordu berean.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausulen pleguan aipatzen direnak.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko diren: Irunberriko Udaletxean irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta bigarren egun baliodunean.

Baldintzen plegua lizitatzaileen eskura dago Irunberriko Udalaren bulegoetan.

Irunberrin, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita bederatzian. Alkatea, Joaquín Garde San Martín.

Iragarkiaren kodea: A0310837