152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Sanduzelaiko BBPBko "D" unitatearen birzatiketa proiektuaren eta birzatiketa aktaren Testu Bateginari egindako alegazioen txostena onetsita eta haren akta osagarria behin betiko onetsita

Iruñeko Udaleko Alkatetzak erabaki hau hartu zuen, bi mila eta hiruko azaroaren hamarrean:

RAL 03-AZA-10 (29/UV)

"Sanduzelaiko B.B.P.B.ko "D" unitatearen birzatiketa proiektuaren eta aktaren Testu Bateginari egindako akta osagarria Alkatetzaren 2003-09-03eko ebazpenaren bidez hasiera batean onetsi ondoko jendaurreko epea iraganik, ebatzi dut:

1. 2003ko urriaren 16ko eta azaroaren 4ko alegazio txostenak onestea eta haiei jarraituz, Rosa Garcés Mendive eta Basilia Monreal Azcarate andreek aurkeztutako alegazioa ezestea, txostenetan azaltzen den bezala.

2. Behin betiko onestea Sanduzelaiko BBPBko "D" unitatearen birzatiketa proiektuaren eta aktaren Testu Bateginari egindako akta osagarria.

3. Prestaketa taldeari bi hilabeteko epea ematea birzatiketa proiektuaren testu bategina aurkez dezan, bertan egin diren aldaketa guztiak jasota, erregistroan behar bezala inskribatu ahal izateko. Ohartarazten zaio egin diren aldaketa guztiak batu besterik ez duela egin behar, eta, hortaz, ez duela bestelako zehaztapen berririk sartu behar.

4. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta ukitutakoei, Nafarroako Gobernuari eta Jabetzaren Erregistroari jakinaraztea."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko azaroaren hamalauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0310925