152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA ETA LAN DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren laugarren artikuluko laugarren idatz-zatian xedatutakoa betez eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da, Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuan, 2003ko azaroaren 13ko 13:00etan, aurkeztu direla "Asociación Navarra de Técnicos en Documentación Sanitaria de la Comunidad Foral de Navarra, ATEDSNA" izeneko lanbide erakundearen estatutuak. Erakunde horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da eta dagokion lanbide eremuak hartzen ditu aipatu eskualdean jardun eta askatasunez eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten lanbide horretako langileak.

Eraketa aktaren bi sinatzaileak hauek dira: Itziar Juanena Barruetabeña eta Milagros Pueyo Lacruz.

Hori guztia aditzera ematen da interesatuei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesatuek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hamar eguneko epean.

Iruñean, bi mila eta hiruko azaroaren hamazazpian._Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0310972