152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

Zehapen espedientea

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, María Pilar González de Langarica Fernández de Larrea andrearen aurka, ingurumenaren arloko arautegia hausteagatik, 309/03 zehapen prozedura hasten duen Foru Aginduarena. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatua.

1230/2003 FORU AGINDUA, maiatzaren 29koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, María Pilar González de Langarica Fernández de Larrea andrearen kontrako zehapen espedientea irekitzen duena. Haren NANa: 16.223.454.

Ikusirik Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Mendi Ataleko langileek 2003ko apirilaren 6an aurkezturiko salaketa, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legea hautsi zelakoan.

Nafarroako Naturguneei buruzko Foru Legeko 34. artikuluaren arabera,

AGINDU DUT:

1. María Pilar González de Langarica Fernández de Larrea (NANa: 16.223.454) andrearen aurkako zehapen espedientea irekitzea, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legea hautsi duelakoan.

2. Iván Razquin Tarazona jauna, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru agindu hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko abuztuaren hogeita bederatzian._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

KARGUEN PLEGUA:

309/03 espedientea

1._Salatua: María Pilar González de Langarica Fernández de Larrea.

Helbidea: Gurutze Zuriko kalea, 8-6, Gasteiz (Araba)

2._Arau-haustearen eguna eta tokia: 2003ko apirilaren 6an, 12:10ean. Kataliturrin, Urbasa eta Andiko Natur parkean.

3._Salatutako egintzak: 6756BCM ibilgailua Kataliturriko bidean, Lizarra-Olazti errepidetik kilometro batera, aparkatzea, horretarako baimenik izan gabe.

4._Hautsitako arauak: ustezko arau-haustea Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean tipifikatuta dago, honelaxe:

Arau-hauste arina, 36.2.i) artikuluarena, foru lege honen kontrako erabilera edo jarduerak egiteagatik, Urbasa eta Andiako Natur Baliabideak Antolatzeko Plana onetsi zuen uztailaren 1eko 267/1996 Foru Dekretuaren 14.4 artikuluari dagokionez. Izan ere, haren arabera, autoek behar bezala seinaleztatutako aparkalekuetan baino ezin dute aparkatu.

5._Zehapen proposamena: 150 euroko isuna proposatu da, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legeko 36. artikuluko 5.a) idatz-zatiarekin bat.

6._Organo eskuduna: Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legeko 34. artikuluko a) idatz-zatian xedaturikoarekin bat.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 4ko 10/1994 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen apirilaren 3ko 85/1995 Foru Dekretuko 74. artikuluko 1. atalean xedaturikoarekin bat, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio, bere eskubideen alde egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko abuztuaren hogeita bederatzian._Instruktorea, Iván Razquin Tarazona.

Iragarkiaren kodea: A0310916