15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

43/2003 EBAZPENA, urtarrilaren 15ekoa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Lodosako (Nafarroa) udal mugapean NA-123 errepidearen eta A-68 autobidearen arteko erdilotunea egiteko proiektua" teknikoki onetsi eta Ebazpen honen eranskinean ageri den ondasun eta eskubide ukituen zerrenda jendaurrean jartzen duena.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren abenduaren 23ko 1435/2002 Foru Aginduaren berri eman du. Haren bidez onetsi zen "Lodosan, Zaragozako norabidean, NA-123 errepidearen eta A-68 Bilbao-Zaragoza autobidearen arteko erdi-lotune bat egiteko erabakiaren testua". Proiektu horretako obrak Nafarroako Errepideen 2002-2009rako II. Plan Zuzentzailean aurreikusi dira.

Erabaki horri jarraikiz, Autopista Vasco-Aragonesa, Concesionaria Española, S.A. (AVASA)-k "Lodosako (Nafarroa) udal mugapean NA-123 errepidearen eta A-68 autobidearen arteko erdi-lotunea egiteko proiektua" prestatu du.

Proiektuan aurreikusi dira A-68 autobiderako beste sarbide bat NA-123 errepidetik Zaragozako norabidean, eta irteera bat autobidetik NA-123 errepidera Bilboko norabidean doazenentzat.

Obra horiei esker nabarmen gutxituko dira autopistan sartu edo bertatik ateratzeko ibilgailuek egin beharreko ibilbideak.

Hori horrela, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/99 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBATZI DU:

1. "Lodosako (Nafarroa) udal mugapean NA-123 errepidearen eta A-68 autobidearen arteko erdi-lotunea egiteko proiektua" teknikoki onestea.

2. Aipatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, ebazpenaren eranskinean ageri dena, jendaurrean jartzea 20 egun baliodunez, edozeinek bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egin eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman ditzan. Horretarako, interesatuek eskura izanen dituzte lurzatien planoak Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan eta Lodosako udaletxean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari eta Lodosako Udalari, lurzatien planoen kopia bat igorriko baitzaio, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamabostean._Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

E R A N S K I N A

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

SARBIDEA

LODOSAKO MUGAPEA

1 Cordón Cordón, Tomás Santiago

Calle Fuente, 8 -Pradejón (Errioxa) 219,00 14 33 Alorra

2 Cordón Ezquerro, Evangelina

Calle Fuente, 8 -Pradejón (Errioxa) 816,00 14 32 Alorra

3 Fernandez Cordón, Santiago

Errepidea, 23 -Pradejón (Errioxa) 3.566,00 14 29 Alorra

4 Ezquerro Malo, Víctor

Calle San Blas, 8, 2. D -Lodosa 2.800,00 14 27 Alorra

5 Ezquerro Navas, Leandro

Calle Oriente, 4 -Pradejón (Errioxa) 1.873,00 14 28 Alorra

6 Cordón Fernández, Ambrosio

Errepidea, 81 -Pradejón (Errioxa) 4.101,00 14 26 Alorra

7 Fernández Muñoz, Julio

Calle Ausejo, 20 -Pradejón (Errioxa) 717,00 14 25 Alorra

8 Ezquerro Navas, Martín

Calle Medio, 46 -Pradejón (Errioxa) 6.946,00 14 22 Mahastia

9 Riegos de La Torre sindikatua

Calle General Franco, 1 -Lodosa 2.959,00 14 23 Alorra

10 Nafarroako Foru Komunitatea

Alondegi kalea, 1, 1.a -Iruña 765,00 14 272 Altxonbidea

11 665,00 14 8014 Bidea

ATERABIDEA

12 Riegos de La Torre sindikatua

Calle General Franco, 1 -Lodosa 3.172,00 14 7 Alorra

13 Benito Sádaba Gil

Calle Pablo Sarasate, 29 -Sartaguda 4.202,00 14 21 Alorra

14 Fernández Cedrón, Mercedes

Logroñoko errep., 30 -Pradejón (Errioxa) 177,00 14 20 Alorra

15 Benito Martínez, José Antonio

Calle Oriente, 10 -Sartaguda 97,00 14 19 Almendrondoak

16 Fernández Cedron, María Carmen

Calle Calvo Sotelo, 48 -Logroño 119,00 14 18 Larrerako alfer lurrak

17 Marín González, Pedro

Calle Mayor, 37 -Pradejón (Errioxa) 80,00 14 17 Alorra

18 Ezquerro Fernández, Clara

Calle Mayor, 46 -Pradejón (Errioxa) 669,00 14 15 Mahastia

19 Mangado Andrés, María Luisa

Konstituzio plaza, 8, 5. C -Gasteiz 307,00 14 14 Alorra

20 Martínez Martínez, Enrique eta Sola Agustino, Virgilio

Calle Las Eras, 2 -Sartaguda 462,00 14 13 Alorra

Iragarkiaren kodea: A0300792