121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I A N A

Arau-hausteen jakinarazpena

30/1992 Legearen 59 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ondoko zerrendan agertzen diren salatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteak abiarazi direla ematen zaie aditzera. Espediente horiek albienteek prestatu dituzte, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendua urratzeagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).

15 egun balioduneko epean, salatuek beren defentsarako egoki juzgatzen dituzten frogak proposatu eta alegazioak aurkez ditzakete.

Salaketa arau-haustea egin den momentuan jakinarazi ez bada eta arau-haustea egin duen gidaria ibilgailuaren titularra ez den kasuetan, edo ibilgailuaren jabea pertsona juridikoa (sozietateak) izanez gero, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 72.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, titularrari edo jabeari eskatzen zaio gidaria nor den erran dezala, 15 egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Horretarako, Udalaren Erregistro Orokorrean, edo azaroaren 25eko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatutako lekuetako batean, idatzi bat aurkeztu beharko du, arau-hauslearen izen-deiturak, nortasun agiri nazionalaren zenbakia eta helbidea adierazten dituena. Nor den errateari uko eginez gero, titularraren kontrako salaketa eginen da arau-hauste larriagatik eta horren zehapena 300 eurorainokoa izan daiteke.

Halaber, ediktu hau argitaratu ondoko hamabortz egun balioduneko epean isuna ordaintzen ahalko dute ehuneko hogeita hamar merkeago, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Espedientea: 2003/30. Jabea: Lidia Nieto Romero. Matrikula: NA 5363-AV. Tokia: Serapio Urra, 8. Eguna: 2003-06-25. Ordua: 20:05. Zenbatekoa (eurotan): 30. BSL: 38.3. ZEO: 91.1. ORD: 13.2.

Vianan, bi mila eta hiruko irailaren bian. Instrukzio egilea, B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: A0308566