121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Kalifikazio juridikoaren aldaketaren deklarazioa. 2. poligonoko 256. lurzatia, Ribaforada eta Fustiñana kaleek bat egiten duten lekuan dagoena

Udalak, 2003ko uztailaren 22an egin osoko bilkuran, 2. poligonoko 256. lurzatiko lurren kalifikazio juridikoa aldatuko dela deklaratu zuen, aldi baterako lagatu behar dira eta; ondareko ondasunak izanen dira. Lurzati horren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean paratuta, interesatuek alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Orobat, erabaki zuen (kalifikazio juridikoa aldatzeari buruzko espedientearen aurka alegaziorik aurkezten ez bada, behintzat) Ribaforada eta Fustiñana kaleek bat egiten duten lekuan dauden lurren erabilera dohain lagatzea (katastroko erreferentzia: 02. poligonoa/256. lurzatia), gela prefabrikatuak paratzeko, eta orobat lagatzea instalazioen erabilera, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikaspostuak handitzearren.

Hilabeteko jendaurreko epea egonen da, hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Espedientea Hezkuntzan dago, gazteriaren etxea-Lestonnac gizarte etxean (Camino San Marcial, 27).

Aipatutako epea igaro ondoren, inork ez badu alegaziorik aurkezten, kalifikazio juridikoa eta lagapena onetsitzat joko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita bian. Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: A0308535