121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

R I B A F O R A D A

Exekuzio unitatea aldatzeko proiektua hasiera batez onetsirik

Ribaforadako Udalak, 2003ko uztailaren 22an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen, aho batez, 8. eremu homogeneoko U.E.2 aldatzeko proiektua, inguru horren hiri berrikuntza egiteko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 143. artikuluan ezarritakoari jarraituz, exekuzio unitateak aldatzeko prozedura arautzen baitu, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Ribaforadan, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, José A. Villafranca.

Iragarkiaren kodea: A0308531